literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren historia»
Ibon Sarasola

Lur, 1971

 

        Trentoko Konzilioaren ondorioz Euskal Herrian sortutako giroak markatzen du Oihenart XVII-gn. mendeko euskal poeta bakarraren obra. Hain zuzen, egiteko horietan ari dena, ez da apaiz, sekular baizik, euskal literaturako lehen idazle sekularra beraz. Oihenartek euskal literaturan duen lekua ez datorkio historiadore izatetik, mota honetako lanak latinez eman baitzituen, «Notitia Utriusque Vasconiae, tum ibericae, tum aquitanicae» liburuan, baizik «Les Proverbes basques recueillis par le Sr. D'Oihenart, plus les poésies basques du mesme auteur»-ean publikatu zuen poema sortatik. Oihenartekin oso urrun gaude Echepareganik eta haren estilo eta molde zuzen bortitz eta herrikoietatik. Garai berrien adierazlea Oihenarten «Escontidearen hil-kexua, Museen-Contra» da, hil-kexu baino areago silogismo hotz baten desarroilo «poetiko» dotorea dena. Abstraktotasun hau ez du euskal poesia landuak gaur arte galduko.

 

Bilaketa