literaturaren zubitegia

1.068 idazle / 5.148 idazlan
7.837 esteka / 6.360 kritika / 1.828 aipamen / 5.570 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren historia»
Ibon Sarasola

Lur, 1971

 

        Teatroan, Salbador Garmendiaren «Historia triste bat» obrak aurreko teatroaren krisisa ekarri zuen. Krisis hori gainditu nahiaz Labayen eta Karraskedok egin zituzten ahaleginek huts egin zuten. Patroiaren problema morala besterik adierazten ez duen haren teatro «sozial»-ak, pentsamolde zaharrari eusten jarraitzen diren idazleen preparazio falta eta korronte literario berriei buruzko inorantzia izugarria besterik ez zuen mostratu. Horrela, Labayenen «Kalifornia... ku-ku! » obra [11], burjesiarik atzeratuenak kapitalismoari eta sozialismoari buruz dituen idea bitxi eta topiko faltsuen antolojia bat da. Obratik atera behar den ondorioa kapitalismoaren alderik okerrena familiako bakea apurtzen duela da. Eta azken kontseilu bezala Markosek «Guztiok egin behar duguna: benetako kristau bidean bizitzen ikasi.» (150-gn. o.) dela adierazten du. Bestalde, obran gertatzen den huelgan «Deadarren artean onoko auek: "Kanpora! Fuera! Gora huelga! Amerika! Kuku! Gora Rusia!" ta antzekoak entzungo dira» (111-gn. o.). Ekibokoa noraino iristen den, «Zu fabrikan komunistan aldekoa ziñan, eta beraz Amerika'ren kontrakoa...» eta «Ezbearrak eta bizitzak erakutsi didate Amerika'ko U.S.A. eta Errusia'ko U.R.S.S. letra geienak berdintsu dituztela. Mozkor-edariak ere bai: wisky ta vodka... kapitalismoarenak...» perpausek mostratzen dute naiko argi.

 

[11] A. Labayen. «California... ku-ku!». Kuliska-Sorta-69. Obra honek 1967-an «Agora» saria irabazi zuen, eta Urnietan, 1968-ko urtarrilaren 28-an «Egi-billa» taldeak lenengo aldiz antzeztu zuen.

 

Bilaketa