FELIPE ARRESE TA BEITIA (1841-1906). Santugine. Ama Euskerari azken agurra (1876-an saritutako poema), bigarren karlistadaren ondorengo herriaren ezinegonaz. Haren poemak Ama Euskeriaren Liburu Kantaria (1900) eta Asti-Orduetako bertsozko lanak (1902) liburutara bildu ziren. Prosaismo poetikoaren euskal errepresentante nagusia.