literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Iraupena eta lekukotasuna»
Patxi Salaberri

Elkar, 2002

 

        Hurrengo mendeetan nekez aurkitu ahal izango da Axularri itzalik egin diezaiokeen idazlerik, ez behintzat prosaren tratamendu estilistikoan. Beste maila apalago batean, beraz, mendearen bigarren parteak Aranbillaga (Jesu Christoren Imitationea, 1684; Kempiskoaren euskarazko bertsio bukatugabea) eta Pouvreau bezalako autoreak ezagutuko ditu. Itzultzaile-moldatzaile gisa ezagunak (bigarrena lehenengoa baino sona gehiagoz eta hobeagoz), haietakoren bat azpimarratzekotan Silvain Pouvreau ren ekarpen mardula beharko litzateke, hiru obra erlijioso-aszetiko ospetsu euskaratu eta argitaratu baitzituen: Guiristinoaren Dotrina (1656, Paris; Richelieuk 1621ean Luçon-go elizbarrutikoentzako idatzi katiximaren itzulpena), San Frances de Sales Genevaco Ipizpicuaren Philothea eta Chapeletaren Andre Dana Mariaren ohoretan devocionerequin erraiteco (1664, Paris) eta Gudu espirituala (1665, Paris). Bazuen, halaber, argitaratu gabekorik ere (Kempisen Imitationea, hiztegia, gramatika, etab.).

        Bourges-en jaioa, Saint Cyran jantsenista-buru baionarraren idazkaria izan zen Pouvreau, eta orduan ikasi bide zuen euskaraz. Parisko lehen apaizgaitegian ikasitakoa, ikaskide eta lagun ospetsuak izan bide zituen Pouvreauk (Bossuet, besteak beste). Apaiz egin ondoren, Bidarten eman zioten parrokia (1640-44). Parisen hil bide zen 1670-80 inguruan.

        Burutu zuen lana mespretxatu gabe ere, eukaldun berri honi inoiz ez zaio onetsi bere lanetan zerabilen euskal sintaxi «lehor-bortitza», nahiz eta, hori bai, aho batez aitortu zaion euskararen ezagutza formala, batik bat aditzarena.

 

Bilaketa