literaturaren zubitegia

959 idazle / 4.537 idazlan
7.079 esteka / 5.371 kritika / 1.828 aipamen / 5.200 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Pierre Argaiņaratz

«Iraupena eta lekukotasuna»
Patxi Salaberri

Elkar, 2002

 

        Eredu poetikoaz denaz bezainbatean, dena den, modu sistematikoago eta landuago batean jardun zuen Argaignaratzek.

        Ohargarria da ziburutar honek bertsoz egindako Devoten Breviarioa (Baiona, 1665), besteren artean, lehen zatian duen egituraketa zainduagatik: zazpi printzesa sainduen inguruan harilkatuz (printzesa bakoitza ordu bati lotua: matutinak, prima, tercia, sexta, nona, bezperak eta konpletak), ziburutarrak hamarna ahapaldiko zazpi piezatxo eskaintzen dizkigu ordu bakoitzeko.

        Esan gabe doa ahapaldiak laukoak direla obra guztian barrena, 8a/7b ereduan garatuak eta hoskidetasun aberatsekoak, ohiko sonsonete arruntak musikalitate leun bihurtzen dituztenak, hain zuen.

 

Bilaketa