literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Iraupena eta lekukotasuna»
Patxi Salaberri

Elkar, 2002

 

        Ur erlijioso bertsuetan murgildua zen Nafarroatik eta nafarrera garaian Joakin Lizarragak (1748-1835) ekarritako hitz lauzko emaitza ere.

        Elkanon jaioa, Loiolan iragan zuen urtean Larramendi ezagutu zuen. Gero, apaiz bihurtuta, jaioterrian emango zituen ondoko urteak. Haren ekoizpen idatzia ugaria bada ere, zinez esan daiteke irakurleari bainoago entzuleriari, hots, parrokiakoei, zuzendua dela, hitzez azaldu behar zuen guztia idatzi egiten bide zuen-eta. Argitaratzeko asmorik gabe burututako lana, beraz.

        Argitalpenak bera hil eta gero etorri zitzaizkion: Urteco igande guztietaco platicac edo itzaldiac liburua (Donostia, 1846), bertsotan idatzitako Jesus. Copla guisa batzuc molde gutitacoac (Londres, 1868), etab.

        Azpimarratzekoa da Elkanokoaren eraginak ez zituela luzaroan esparru filologikoak gainditu eta prosaren ibilbidean ere ez zuela irakurlerik sortu edo formatu.

 

Bilaketa