literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Iraupena eta lekukotasuna»
Patxi Salaberri

Elkar, 2002

 

        Bestalde, eta garaiko euskaltzaletasunaren lekuko huts gisara, J. Pablo Ulibarri arabarra (1775-1847) aipa liteke. Okondon jaioa eta Abandon bizi izana, foruzale amorratu honek euskal akademia sortzeko ekimena mahairatu zuen. Era berean, egungo ikastolen antzeko hezkuntza sistema guztiz euskaldun baten aldekoa, 1829an Gernikako Batzar Nagusietan ildo horretako proposamena egin zuen. Iztueta, Bizenta Mogel, Basozabal, Zabala eta besteren ezaguna, haren lantxoak (gutunak, narrazioak, poemak) 1975ean argitaratu ziren lehen aldiz Gutunliburua izenburupean. Bereak bide dira halaber 1815ean agertu lehen egutegia (Egunari euskerazkoa) eta beste zenbait lantxo (eliz kantak, etab.).

 

Bilaketa