literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Iraupena eta lekukotasuna»
Patxi Salaberri

Elkar, 2002

 

        Euskal literaturaren lekukotasunak agerian utzi legez, Euskal Herrian ziharduten ordena erlijioso garrantzitsu gehienek izan zuten euskaraz idazteko premia, ohiko predikazioaren osatzeko behar praktikoa esan nahi baita. Markinako karmelitak ere ez ziren salbuespen izan eta Bartolome Madariaga, Frai Bartolome Santa Teresa izenaz ezaguna den markinarra da (1768-1835) adibiderik sutsu eta emankorrena.

        Hegoalde guztia ezagutzen omen zuen predikari honek bere jatorrizko euskalkia erabili zuen idazlanetarako. Gartsua eta aberatsa estiloan, ez zuen izan Mogel auzakidearena bezain prosa landurik ez eta harena bezain ikusmolde zabalagorik.

        Ezaguna dantzen eta ohitura zenbaiten kontrako jarreragatik, Euscal errijetaco olgueeta ta dantzeen neurrizco gatz-ozpindua (1816) liburua kaleratu zuen horren erakusgarri. Haren obra nagusia, Ikasikizunak trilogia (Pamplona, 1816-17-19), apaizen erabilerarako zuzendua, eliz agindu eta sakramentuei buruzko sermoiek osatzen dute. Lehenengo liburuaren kalitatea eta argitasuna zela eta, Kalagorriko gotzainak bere eskumeneko eliza euskaldunetan pulpitutik irakur zezatela agindu zuen 1818an.

        Gaztelaniaz ere idatzi zuen, besteak beste Plauto Bascongado (1828) eta Anti-Plauto polígloto o Defensa de Plauto bascongado (1829) foileto polemikoak (Plautoren Poenulus izeneko komediaren bosgarren ekitaldiko lehen agerraldiko pasarte ilun bat euskararen bitartez argi zitekeela erakusteko idatziak. Modu desberdinetan, J. J. Mogelek eta Iztuetak ere izan zuten parte eztabaida ospetsu hartan).

 

Bilaketa