literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Iraupena eta lekukotasuna»
Patxi Salaberri

Elkar, 2002

 

        Piarres Ibarrart jatsuarrari (1838-1919) 1884an sarituko zitzaion «Uso saretan hatzemana...» izenekoaren ezaugarri nabarmenena, esate baterako, orduko errealitate sozio-politikoaren erreferentzia iradokitzen zuen uso libre vs ehiztari doilor irudi-bikotearen inguruan harilkatua izatea da. Ibarrart gehiagotan ere izan zen sariztatua Abadiaren bertso-lehiaketetan («Ikhazkin mendian» 1882an...) eta, orotara, bederatziehun bertso-lerro inguruko dozena eta erdi poema utzi zituen. Bertsolari trebea gaztetan, era serioagoan aritzeari ekin zion Baigorriko elizako kantari hautatu zutenean. Harenak dira, besteak beste, kapitulu honetako orrialdeen buruan doazen bertsoak («Eskual-Herria eta Eskuara» izenekotik jasoak).

 

Bilaketa