literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Iraupena eta lekukotasuna»
Patxi Salaberri

Elkar, 2002

 

IBILBIDE BERRIEZ, IBILTARIEZ ETA ABARKEZ

        Nonbait erreakzioaren efektuak ere eraginda, areagotzen —erlatiboki, baina— hasi zen euskaraz idatzitako obren ekoizpena. Ez zen faltatu izan, halere, horretara bideratuko zuen faktore ukigarriagorik ere. Esate baterako, euskara lantzeari tinko atxiki zitzaion ikastetxe bakarra (Larresoroko seminarioa) dinamika berrian eragingo zuten hainbat eta hainbat idazleren «sorleku eta prestaleku» gertatuko zen 1821ean berriro ireki zenetik aurrera.

        Lehenago, Frantziar Iraultzaren inguruko giroa ere sorkuntzarako «gonbita» suertatu zen Iparraldeko eskualdeetan, poesia arloan batik bat. Testuinguru hartan sortuak ziren, adibidez, Urkizuk 1987an argitaratu bertsoak. 1798an bilduta, bertan Robin, Duhalde eta beste zenbaiten poemak eta kantak azaltzen dira, haien gustuak, joera ideologikoak eta beste islatuz. Giro hark bideratu zuen, halaber, ondoko urteetako bertso asko eta asko irri-eragingarri gertatu izana, batez ere balore iraultzaileen aurka ziharduten apaizen lumatik sortuak zirenean. Eredu barregarri-satirikoa izango zen biderik zuzenena jende xumearengana iristeko eta gizabanakoen jokabidearen —eta moralaren— arloa ukitzeko eta, beharrezkoa zenean, aldarazteko. Ildo horretan, eta Jean Robin apaizak utzitako dozena erdi bertsorekin batera, sorta polita osatzen dute Salvat Monho donibandartuarenek (1749-1821). Poesia erlijiosorik falta ez duelarik, isturiztar honek gogokoago izango zuen arlo satirikoa. Kantatzeko taxutuak, didaktikoagoak agertzen dira esparru erlijiosokoak, eta sutsuagoak profanoak. Azken hauen bitartez, euskal munduak iraultzaren kontra behar zuela eta, zegoeneko, jarria zela adierazi nahi izango zuen Monhok.

 

Bilaketa