literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Iraupena eta lekukotasuna»
Patxi Salaberri

Elkar, 2002

 

 

        Sorkuntzan apalenetakoa, Bonaparteren konfiantzazko itzultzailea izateagatik bilakatu zen ospetsu Markinan eta inguruetan predikari ziharduen Fr. Jose Antonio Uriarte (1812-1869). Arrigorriagako frantziskotar hau printzearen zerbitzupean aritu zen ezagutu zuen egunetik hil arte, eta haren enkarguz ekin zien hamar urte eramango zizkion Biblia osoaren gipuzkerazko bertsioari eta beste hainbat lani. Baina haren lan gehiena itzulpen arlokoa den arren (Iturriagaren Diálogos bizkaierara, Amabirjinaren debozioaren ingurukoak, etab.), badu bizkaierazko poesia bilduma argitaragabe bat, Poesía Bascongada izenekoa, Literaturaren historian agertzeko bidea nekez ireki diezaiokeena. Bereak eta besterenak ziren lanekin osatu zuen sortatxoa: alegiak (Mogel, Iturriaga, Zabala...), poema erlijioso-profanoak (E.M. Azkue, Mogel osaba-iloba, Meagher...), etab.

 

Bilaketa