literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Iraupena eta lekukotasuna»
Patxi Salaberri

Elkar, 2002

 

        Guztien artean, alabaina, Asteasuko Joan Bautista Agirre (1742-1823) izango zen merezimendu osoz nabarmenduko zena. Gipuzkoako «Arciprestazco Nagusian Diputadu Generala» eta J. A. Mogelen lagun izandako apaiz asteasuarrak ezohiko naturaltasunez eta jariotasunez jakin zuen tindatzen bere sermoi-prosa guztia. Haren erakusaldiak xumetasun eta egokitasun erretorikoaren adibide bilakatu dira. Bizi zela, arrakasta handiz argitaratu zuen katekistei zuzendutako Confesio eta Comunioco Sacramentuen gañean Eracusaldiac (Tolosa, 1803) katixima luzea. Hil ondoren, Frantsestearen aurretik idatzia zuen Sacramentu, Amar Aginte eta Misterion eracusaldiac izeneko sermoi eta hitzaldi-bilduma mardula kaleratu zitzaion hiru liburutan (Tolosa, 1850).

 

Bilaketa