literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Iraupena eta lekukotasuna»
Patxi Salaberri

Elkar, 2002

 

        Bera baino gazteago, txikitatik ezagutzen zuen Soroak Toribio Altzaga (1861-1941), besteak beste, antzezleetako bat izan baitzuen lanak taularatzean.

        Euskaltzalea eta zirtolari-giro donostiarrean hazia, Altzagak ere laster ekin zion antzezlanak atontzeari. Orotara bi dozena eta erdi antzezlan idatzi zituen. Eta heldutasun literarioa eta teknikoa beranduagoko ekoizpenarekin lortu bazuen ere, mendearen amaierarako bazituen hainbat lan prestaturik Orixeren iritziz «Euskal-teatroa [...] oial-zapietatik atera» zuen antzerkigile hark: Aterako gera! (1888), San Tomaseko feriya (1892), Txanton Piperri opera (1899), etab.

        Mota eta erregistro anitzeko obren egilea, ordura arteko idazleenak baino landuagoak eta hobeak izatera iritsiko ziren haren antzerkia eta haren teknika. Ez zuen, alabaina, pertsonaia sendorik sortu, aski baitzuen zirtolariak eta umorea isurtzen zutenak aurkeztearekin. Laburtasunaren eta bizitasunaren zale, errazak eta korapilo gehiegirik gabekoak dira haren tramak. Eskuarki elkarrizketak ditu baliabide sendoena.

        Kultur munduan biziro txertatua, Euskal Erria aldizkariko eta Euskal Lore Jokoetako zuzendaria ere izan zen zenbait urtez. Ordura arte inoiz profesionalismotik hurbilen egon zen antzerki-gizon hura, Barriola dizipuluak bultzaturiko Euskal Iztunde edo «Academia de Declamación Vasca» delako erakundeko zuzendari izendatuko zuten 1915etik aurrera.

        Antzerkiaren inguruko giro hartara laster bilduko ziren bestelako antzerkigileak ere. Musikatuak zein testu hutsez emanak, Bitoriano Iraolaren antzezlantxoak (Bi itxubak —1884—, Pasayan —1888—, Txomin Donostiyan —1892—, etab.), Jose Artolarenak eta beste hainbatenak mende amaiera hartako antzerti-paisaia osatzera etorriko ziren.

 

Bilaketa