literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Iraupena eta lekukotasuna»
Patxi Salaberri

Elkar, 2002

 

        Egokitu zitzaion garaia gora-behera, zailago dirudi Eusebio M. D. Azkue lekeitiarraren (1813-1873) literatur adskribapena zehazteak.

        Nagusiki parametro neoklasikoetan murgilduta, nekez utziko dio tarterik lirikotasunari edota erromantizismoaren isuriari bere lanetan. Eta barne-deiak eragiten duenean ere eskuarki antzinako denboren mina baino ez ohi da haren aldarria.

        Haren obra ia ezezaguna gertatu zen harik eta Manterolaren Cancioneron argitaratzen hasi zen arte. Gero, haren semeak liburu mardul gisa plazaratu zituen guztiak (Parnasorako bidea, 1896), «erderakada bat edo beste euskerazkotuta».

        Gehienak 1860aren inguruan idatziak, alegiak, ziri-bertsoak, kanta tradizionaletan oinarritutakoak, erlijiosoak, etab. dira hark jorratutako arloak. Seriotasun gehiagoz egindakoen artean ez zaio falta, Hiribarrenaren antzera, emigrazioaren aurkakorik ere («Buenos Aires-en euskaldunak»). Formari dagokionez, haren poema asko eta asko Lekuonak «Bizkaiko zortziko txikia» bezala definitzen duen eredu plurirrimokoak dira (bi puntukoak, Hiribarrenenak-eta bezalakoak).

 

Bilaketa