literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura'ren atze edo edesti laburra»
Orixe

Euskal-Esnalea, 1927

 

        Arbelbide

Jinkoaren Deia edo bokazionea (1887) eta Igandea edo Jaunaren eguna (1895), ditu Arbelbide Kalongeak, ezagutzen dugunik. Bi liburu oriek mami utsa dire, bururen buru irakurri arteraino betarik eta egonik emaiten ez dutenak. Euskalki edo dialektoak zerbait naasten dituela, egia; baino barkakizun da orregatik.

        Arbelbide'ren aitzin-solasak ere ongi burutatuak eta mintzo ederrean esanak dire. Irakur bedi batez ere A. Yoannategi'ren Sainduen Bizitzeen bigarren liburuari eman zion aitzin-solhasa. Erabiltzez eta erriz baino areago zekien euskera liburuetako ikastez, eta ala ba ditu utsegintxo batzuk aditza edo verbo'an.

        Esan dezagun aspertu gabe: euskaldun askok ezagutzen ote ditute liburu eder oriek?

 

Bilaketa