literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura'ren atze edo edesti laburra»
Orixe

Euskal-Esnalea, 1927

 

        Yoannategi

        Au dut euskal-idazleetan maiteena. «Eskuara ederrarengatik aipatuak diren liburu batzu» irakurri izan zituen bere orien antolatzeko, ta «herriz herri ibili ere hai (herria) nola mintzo den». Geroz Aita Yoannategi'ren Sainduen Bizitzeak, ederki idatziak izaiteko bidea badute. 1876'garrenean argitara zituen Ehun bat Sainduen Bizitze, eta gendea geiagoren eske zegokion. Idazkera biguina, ixurbera, argia du. Ondikoz!, aren liburuak ere ez dabiltza edozeinen eskuetan; baino bein eskuetara ezkero, txoratzen du Yoannategi'k. A. Yoannategi, Beneditanoa, Sara'n Bikario izana, erriz euskaldun ona ta ikastez ez motela. Laphurdi'ko idazleen guna ta mamia berekin du. Euskera garbia, baino adi-erraza. Iketa edo toketa egoki derabil. Sainduen Bizitzetan Garagarrileraino iritxi zen. Andik aurrerakoa nik ez dut beintzat ikusi, ta bietatik lenbiziko liburua agortua dela badakigu.

 

Bilaketa