literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura'ren atze edo edesti laburra»
Orixe

Euskal-Esnalea, 1927

 

        Arana-Goiri

        Euskera-lanetan Lenengo egutegi Bizkaitarra ta Olerkiak argitara zituen bereiz. Lanbide latzari ekin zion egutegi oretan: neke ta zoztorak etzuten estiarazi. Gai au zela, ori zela, aurera zoaien euskera gaisoarekin, eta arritzekoa da eman zion joera. S. Mateo'ren Pasioa askok uste baino euskera samuragoan dadukazu. Gainerakoz Egutegi'ko euskera latza iduri ba zaizu, ekiozu lan berari orain ere.

        Olerkietan baditu burutapen sendoak, ¿nork uka?, ta biozmina ere bai; baino nere ustez ez da izena beteko poeta; ez biotzondo samura duten orietakoa beintzat. Neurtitzak kantatzeko egin zituen, susmo onaz alare, baino leguntasuna ments edo palta dute. Bera gazterik il zen, eta baita berak ateratako Euzkadi ilerokoa ere. Beste euskal-lanetaz iardukitzea eztagokit, literatura baitut gai.

 

Bilaketa