literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura'ren atze edo edesti laburra»
Orixe

Euskal-Esnalea, 1927

 

        Kardaberaz

        Euskera ez du garbia, erderakeri asko, ta idaztankera ez euskaldunak geienaz. Oso gizon Jainkotia zen eta Santutzat zedukatena. Bere burubide ta burutapenak oso erderaz ernatzen zituen eta euskeraz ezin esan; baino ala ere euskal-idazle gisakoa ziteken euskaldun biziera gai artu balu. Santa Monika'k aurtzaroan izan zuen okerkeritxo bat (edari-zalea), ta baserritar baten eriotza, zer poliki idatzi zituen! Euskeraren berri onak irakurri ba ditugu, an daukazu euskaldunai «Andre donostiarraren erretorika» ta «Andre Elorrioarraren erretorika». Gainerakoz zeru-gaietan ari izan zen, eta Euskalerria'n onik ugari egin ere bai, jende xumeari ez ezik apaizai ere, euskeraz bear bezala ari zitezela esanaz. «Sazerdote Jaunen Ministerio Sagraduetan euskeraz baizik emen egin ta esan bear ez dala. Ta lengo aitzakiarik orain edolarik ez dute askok: bada Aita Manuel Larramendi'k neke gogor ta estudio esan al baño aundiagorekin, ezin izango ta ezin egingo zan bere Arte'a egiñik, eziñak eta nekeak lazki garaitu zituen, ta ori ta bere Iztegi edo Diccionarioa Maisuak bezala eman dizkigu». Liburu asko eman zizkigun Kardaberaz'ek: politena aurki Euskeraren Berri onak, eta Ondo eskribitzeko ondo irakurtzeko ta ondo itzegiteko Erreglak, Cura Jaun eta eskola-maisu zelosoai, Asteteren Dotriña (1760?); Kristauaren bizitza (1744; bir. 1790); Euskeraren berri onak (1761); Ejerzizioak (1761; bir. 1790); Aita San Iñazioren bizitza (1790; bir, 1824); Ondo iltzen ikasteko (1762; bir 1765; irur 1787; laur 1816); Jesus Maria ta Joseren debozioa (l766); San Isidro ta bere emazte Santua (1766; bir 1885); Meza eta Comunioa (1782), lauretan argitaratua; Eskuliburua (1889); Ama Josefa'ren bizitza (1882) eta beste apurren batzuk. Ejerzizioen bigarren partea (1865); irugarren partea (1761); laugarren partea (1765). Geienak agortuak bide dira.

 

Bilaketa