Agirre ta Bartolome
Agirre'ren erakusaldiak eta Bartolome'ren ikaskizunak. Asteasu'ko Erretore Juan B. Agirre'k anima gauzetan ederki ari izan zuen euskera. Moral-gaia oso osorik latiñetik euskerara zuen eta Eliz-gauzetan beretan ere euskeraren landa zabaldu zigun.
Idaztankera argia, izkera erraza, garbia, irakurriago ta maitagarriago dena. Euskeraz ere ikasia zen eta laphurtarren jario apurra ba duela emaiten du: argitasunez beintzat bai.
Onekin bereiz ipini bear dugu Santa Teresa'ren Aita Bartolome, Markiña'ko Karmeldarra, gai onetan berean ari izana, ez Agirre bezain edatuki, bai orde sakonago ta beroago. Idaztankera ez du Agirre'k bezain jasoa ta txukuna, baino indartsuagoa ta etorritsugoa. Euskera baldanagoa du bai, baino gaur bertan ere onturrez irakurri diteke. Agirre'ren iru liburu gizenak ez dabiltza edozeinen eskuetan eta euskaldunak eztakit bear adina ezagutzen dituten. Bartolome ere aditzeaz bakarraz idukiko dute batzuren batzuk gogoan.