literaturaren zubitegia

1.078 idazle / 5.175 idazlan
7.841 esteka / 6.416 kritika / 1.828 aipamen / 5.573 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura'ren atze edo edesti laburra»
Orixe

Euskal-Esnalea, 1927

 

        Adema Zaldubi

        1907'garrenean aldegina dugu mundu ontatik euskaldun begi begiko au. Ezinutzia da naski poetaetan, eta Lafontaine euskalduna izendatua; baino edozein aritarako ere biguina duzu: irakasteko, beroarazteko, irri eginarazteko.

        Lau zatitara ditezke aren poesiak: Katiximako kantak; Eliz-kantak; alegiak; beste gisako poesi batzuk. Euskera garbia dizu, yayoa, erraxa, bakuna, funtsezkoa edo itz alferrik gabea, leguna, erritarra. Gogoetarik goraenak eta biotzaldirik bizkorrenak gisaz agertzen ditu. Aindiko Euskalerri osoan kantatzen ditute Zaldubi'ren kanta batzu-batzuk. Neurtitz ederretan adiarazten zituen erlisioneko egiak eta nahikariak. Euskaldunik beroenetakoa, gure oikuntzen eta mintzoaren aldezkari goria: «mintza gaitezen euskuaraz; iskriba dezagun eskuaraz».

        Badakit idatzi zuela gainera itz-neurketaz edo bertsoetaz, Eliz-himnoen neurriarekin euskal neurtitzena bekaldetzen zuela. Berak agitz yaioki egoki zuen Asklepiade-neurtitza gure izkuntzara. Ikus Jesusen azken-afaria.

 

Bilaketa