Iparragirre
Ezer gutxi balio dute gure kantari onen poesiak: oso landugabea da poesian beintzat. Ume eder bat eta Nere etorrera lur maitera, ainbestekoak dire, baino neurtitz utsaltxo eta baldanetan eginak. Gernika'ko Arbola aipatua ere poesiz erantzia dago. Alare euskaldun biotzetan zirrara emaiten du, gure Fueroen alde ari delako:
Gerrarik nai ez degu,
pakea betiko,
gure lege zuzenak
emen maitatzeko.
Orregatik euskaldun biotzari eragin zion. Bere erria maite zuen eta aldeginbear beltza izaki: «geiago ez etortzeko Probintzi onetara», agindu baitzioten. Erri-zale izaitea bearrik! Onetan asmatu zuen; bestela deus etzuen balioko Iparragirre'k.