literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura'ren atze edo edesti laburra»
Orixe

Euskal-Esnalea, 1927

 

Agirre, Txomin. Ondarruar Agirre dugu oraindaino literato edo antze-idazlerik garaiena. Aren egunetan baino euskera ugariagoan, edatuagoan, landuagoan ari gara egun, euskal-biziera ez ezik, edonolako arte ta jakin-gaietan ari baitugu gure izkuntza maitea. Alare, ua adinekorik ez bide zaigu sortu. Garoa omen da euskal-literaturako lanegin nagusia, «chef d'oeuvre», Aita Landhe'k dionaz. Euskal-biziera artu zuen gai; arantzale-nekazarien biziera, ta esanik dago, ezertan asmatu ezkeroz, begi-begiko izanen zaiela euskaldunei. Izan ere, bigarrenekoz argitaratzeko asmoetan dire, ta jendea eske dadukazu. Nai dunak nai duna beza: begitarte ona egin diote Agirre'ri euskaldunak, eta bai merezi ere. Euskera garbia ta ugaria du, ta naiz Bizkaieraz, naiz Gipuzkeraz, irakurgai ederrak utzi dizkigu: Garoa, Kresala, Auñemendi'ko Lorea. Garoa'n idaztankera belaxka-antxa gertatzen zait, emexkoa edo zain gutxi duena; Kresala'n zaintsuagoa: euskalkiari egotzi ditioke ori. Garoa Bizkaieraz egin balu, aurki etzen ain usu irakurriko, ez agortuko; baino Bizkaieraz balego, balinba, irakurle jakintsu denak eskerrago lioke.

 

Bilaketa