literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura VI»
Santi Onaindia

Etor, 1990

 

43.— Federiko Karl Krutwig

(1921-....)

 

        Etorburuz doixtar dalarik ere, Getxo'n, itxas-ertzeko erri lerdenean sortu zan 1921-2-15'an. Sal-erosketan maisu. Aur-arotik liburuak eta ikastea alai ta poz-atsegin zitzaizkiola, Eskugoa eta Ekonomia ikasi zituen. Baita Sortaldeko izkuntzak ere Sorbona'n eta Bonn'en. Laket zaizkio batez ere Filosofia, Fisika eta Linguistika. Euskaltzale. Eta Euskaltzain osoa, Azkue zanaren garaitik. Naiko idatzi du bertsoz eta itz-lauz, erderaz eta euskeraz. «Gernika», «Euzko-Gogoa», «Egan», «Tierra Vasca», «Deia» ta olakoetan datoz bere idazlanak.

        Ona beronen lan-zerrenda bat:

        1) Olerkiak: «Euzko-Gogoa»-n eta «Gernika»-n dauzkazu onen olerkirik geienak, eta auen artean ainbat soneto: «Euzko-Gogoa»n: Arrizko rhapsodia (1952), Gerkherriko izpirituoi (1952), Simphonia (1952). «Gernika»-n bestelako poesiak: Deo ignoto (1951), Haltzen errege (Goethe'ren balada bat itzulita, 1951), Hoerderlin'en poema baten itzulpena, (1951), Zer naiz, (1951). Eta Egan'en: Bihotza (1949), Zergatik (1949), eta abar.

        2) Idazlanak edo artikuluak: Azkue jaunaren In memoriam («Euzko-Gogoa», 1952), Bulharraren labyrinthua («Euzko-Gogoa», 1952), Gernikako Arbolaren fruktuak («Gernika», 1951), Humanismu, Gizabidea («Gernika», 1951), Seminarii yaunari ondo-etorria («Euzko-Gogoa», 1952), Lafon yaunari ondo-etorria («EuzkoGogoa», 1952), Sobre la reorganización de la lengua vasca («Gernika», 1950).

        3) Vasconia (Buenos Aires, 1962).

        4) La Cuestión vasca (1966).

        5) Liberalkeriari aitzi (1968). Itzulpena.

        6) Praktikaz (1968). Mao Tse-tung'ena, euskeraz.

        7) Liburuzka gorria (1969). Mao Tse-tung'ena au ere.

        Izen-ordeok erabilli ditu: «Honeto de Garralde», «L. Fernández», «G. de Zúñiga», «Fernando Sarrailh de Ihartua».

        Azken urteotan, bizitza zear osatu ditun lanetatik zenbait liburu irtetzeko dira irakoletatik, naaskaldi gisa egiñak denak. Gizona bere zizelkatua gelditzen dala, esan oi dugu. Krutwig ere ortxe daukagu arras diztiratsu.

        Aspaldi ezer ondu ez digularik ere, gai da olerkirako. Badu jasa, erreztasuna. Nik nere «Milla euskal Olerki eder» libururako Bihotza aukeratu nuen. Baditu aren antzekoak, illun xamar eta dudamudaz jantziak.

 

«Zeru izartsuar so ein ondoren,

Goizeko izarra nik dakhustanean,

Jaiotzen zait galde haur bihotzean:

Zer zara zu, ene gogoa, hemen?,

 

Zergatik jaio ta zergatik bizi?

Bilhatzen dut eta ezin atzeman.

Ai nenki nork erran ahal derauten

Nok diezaketen haur niri iharditsi.

 

Gogo ori, zergatik egin zara?

Haur nehoiz bururatu eztuzua?

Nora-nai joan, gora naiz behera,

 

Bethi ikhusiko dugu begi itsuez

Gezurra bai-ta gure Asturea

Kokos bai-takhusagu estalduez».

 

        (Ikus Euzko-Gogoa, 1950, 7-8 eta 11-12 zenbakietan; S. Onaindia, MEOE, 1155 orr.; J. Bilbao, Bibliografia, IV, 529 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 341 orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos, 109 orr.; S. Onaindia, Euskal Elertia, 219 orr.; Zelia L. Sainz, Quién es quién en Vizcaya, 210 orr.; J.M. Torrealdai, Euskal Idazleak, gaur, 452 orr.).

 

Bilaketa