12. Damaso Legaz Laurenzena
(1838-1902)
Arizkun'en sortua 1938-12-11'an. Amazazpi urte zitunetik Iruña'n daukagu San juan Bautistaren ikastetxean. 1863'an apaiztu zan, urte bertan Filosofia irakasten Iruña'ko Apaizgaitegian jarririk; urrengo urtean Teolojia irakatsi zuen, eta 1867'an Valencia'ko seminarioan irakasle titulua ardietsi. Andik bi urtera Iruña'n daukagu berriz, bertoko Apaizgaitegiko buru dalarik. Iruña'n bertan il zan, 1902-11-17'an.
Euskalzale ona genduan. Euskal kezkari lotua. Iruña'ko Euskara Alkartean ageri zaigu, elerti-batzaldietan epai maiko egiñik; baita arazo berdiña eman zioten, 1877'garrenean, Foru-Aldundiak euskerazko irakastegi bat eregi zuenean ere.
Kanpion'en «Los Ultimos navarros» Azken nafartarrak, naizta osorik ez, goi-napar egoaldeko euskeara itzuli zuen (Revista Euskara, 1878, I, 251 orr.) Bere izen-abizenak ixildurik, «Un baztanés» jartzen du azpian.
Baita euskeraz jarri zuen Astete'ren dotriña ere, titulu onekin: Cristauaren Ikasbidea (1880). Ederki idatzia. Iruña'ko Elizbarrutiko Boletiñak (1881-3-21), aurretik egiñak ziran Kristau Ikasbideetatik osoena zala, aitortu zuen. Ona laugarren zatiko Batzarrea deritzaion puskatik:
«Alkatea zen begitarte erneko zaliartxo bat; bere soñeko umilekin aditzera maten zuen nekazarien artekoa zela.
»Barka zazue, jaunak, erran zuen gobernariak, zeren izan duten zuen erabaki gaiak debekatzeko atrebenzia; baño Elizondon ikusi duten arrankuraldiak aditzera maten daut gauz andien bat gertatzen dela; eta nola bai naiz emen gure Errege Yaun Enrike bigarnaren gudari-ordeko bakarra, eldu naiz unat yakitera zer gertatzen den, uste dut zuek badakizuela, eta neri erran naiko izuela.
»Alkateak buruaikin in zion batzarreai yartzeko keñua, ta ihardetsi zuen:
»Yaun Luis Velez de Medranoin presunde andiak batzarreai dion begiramenduain ezikusta bat matearik, senatu nai izan diot emen nere eskuñeko aldean dagon yarleku au. Itz ok erran zituen alkateak diñoki, euskal-errietan bere prestutasunaz nausitako autatuak izaten direnei dagokioten bezala.
Velez de Medrano bere lekuan yarri zelaik, alkateak erran zion:
»Yauna, egun goizean nigarrak eta asberapenak idatzarri gaituzte; or karriketan naski ikusi tuen familia multzu oiek, beren aurpegietan zorigaistoa adiatzen dutela, sartu dire errian, batzuek oñez, bertzeak orgetan, ok berekin dakarratela etxetan zuzten gauzik baliotsuenak, ek soñean daukatena geiago gabe. Famili ok Castillaretatik iges eldu dire, zelek Aritxulegiko mendietaik barna mulzuka sartu dire Gipuzkoatik Nafarroraño. Ihes torri direnak diotenez ekersitu oldartzaleak erre tu Lesakako, Etxalarko ta Berako mendiko bazter etxe guziak; erri otan ebatsi ta arpillatu du gizonek estimatzen duten guzia, nekazalgo aparatxuetaik asi ta emaztekien ohorerañokoan. Leku ok ikaratuak daude; yendeek iges doazi: idur ute udazkenan aize gaiztoak daramatzan ostoak. Noat doazi? ez dakite: beldurra, yauna, itsua da. Nik, pensatzean nolako gertaldiak etorri daizken gure balle gaixoari, deitu dut batzarrea, debedi dezano zer egin bear dugun. Berori da, Yauna, kapitan indartsu eta zuhur bat, eta bear bada argitu naiko gaitu. Erran beza, bada, Yauna, zer egin bear dugun.
»Velez de Medrano txutik yarri zen: aren begiak dirdirakatzen zuten bi ikazbizi balire bezala.
»Etxenike, oiu egin zuen koleratuik: badire galde zenbait iten tuenain ezpañak erre bear luketenak. Etsaia aurpegiz aurpegi dagonean ezta obligazio bat baizik: lutartea eskudatu il artaño.
»Itz ok aitu ta marmaraka asi ziren, batzuk baietz, ta bertzek ezetz ziotela».
(Ikus Iruña'ko «La Avalancha», 1902-12-8; «Euskal E.», 1902, XLVIII, 510 orr.; A. Pérez Goiena, Ensayo de Biografía Navarra, VIII alea, 567 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 92 orr.).