literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura II»
Santi Onaindia

Etor, 1973

 

10.— Mariano Mendigatxa

(1832-1916)

 

        Bidankotze'ko nekazaria, 1832-2-12'an munduratua. Bonaparte'ri lagundu zion euskal ikerpenetan, 1866'an, A. Uriarte, Etxenike, Intxauspe, Otaegi ta Duvoisin kapitana lagun zitula, Erronkari ta inguruetara egin zuen ostera gogoangarrian alkar ezagututa. Lur-langintzatik bizi zana izan arren, orduantxe aukeratu zuen printzipeak bere languntzaille izan zedin, eta ainbat lan egin zion ango euskalkiaren inguru-minguruan.

        Urte mordoxka geroago, 1902'rantza, Azkue zanarekin sartu zan ar-eman goxoan, ark oni zuzendutako idazkietatik agiri zaigunez. Idazkiok batzuk erderaz dagoz, beste geienak euskeraz, eta guztietan azaltzen du bere arbiñaldi ta axanpa eskualde artako mintzakerari buruz. Bonaparte'ri millesker, bere erriak ezpain-gaiñ zekarren izkuntza gaizkatzeko kezka ta larritasuna sortu zitzaizkion barnean: Azkue'ri idatziaz ustu oi zuen bere izate ondarrean zekarren samiña. Azkue'ri egiñak, guztiz 35 bat eskutitz dira, jakingarriak oso. Ta auetatik errez atera dezakegunez, orduko euskalari askorekin zeukan aria. Ona bat, eredugarri:

        «Bidankoze, 1904-ko garagarzoaren 29-na.

        »Dn. Resurreccion Maria.

        »Ene gein ona: Eltugra osagarriregi Sn. Pedro gore patronaren eguniarat. Kemen fiestak ekutentigu anitx alegre; aurten ere animazione andia dago gentiaren artian, anke antzineko egun kuetan izandela aski sendimentu; koreengatik ezta izagun fiestetako disposizionian. Sendimentiua izanda; atzo zortzi erori zen ur erauntsi andi bat, eta ugaltian zunr drezatruk zauden guziuak arrankatako saltra erribrara, erreketarik xuntatu zen urbultziuak eramaztion; orai dabiltza nausiak zunr eramanen biltan, baia aurten xa, ezdozkei sal, tenpra igari baita; guk ekun ginion suerte; erauntsiaren bezperan xin zen errena azken zunra saltruk.

        »Nola maiatza fan baizen on, kosetxa xiten zaikugu goxtarxago; garagarrak, zorutruk daude, eta, gariak, zortzi edo amar egunen buriuan asengra egitatan. Tenpra digu euritsu; badu bizpor egun ezdela ixiltan odei marraka.

        »Brousain Hazparrenekuak oiltu zaitadan targeta bat uskaraz eskribitruk, baia ez dokea ele bat entelega; parentesisen artian erraiten daitad erdaraz konen amaseigarnian bordaltan dela. Nola xinestian bainago arek ere ez diola entelegaten ene uskara, korengatik, ez daud eskribitu, baia ez dakad antzerik; este dud berze tenpra batez eskribimanke ez berze gaizagatin, solamente ta ekustzan zerbait gore uskaratik.

        »Ez daud eskribitan oboro aski lan egitia baita gore Sn. Pedro egun andiarentako.

        »Adios D. Resurreccion aiketa Garilekoaraino, Jangeikoak nai badu.

        »Mariano Mendigatxa».

 

        (Ikus Alfonso Irigoien, «Euskara», 1957, 119-170 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 364 orr.; L. Villasante, HLV, 373 ta 376 orr.).

 

Bilaketa