literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura II»
Santi Onaindia

Etor, 1973

 

3.— Prudenzio Hualde Maio

(1823-1879)

 

        Erronkari ibarreko Bidankotze'n munduratua dugu 1823-4-26'an. Beronen aita, Fermin Hualde, bidangotzetarra zan, eta ama, Maria Josefa Maio, uztarroztarra. Eliz-karrera osotu ondoren, bere sort-lekuko erretore izendatu zuten 1853'an, eta bertako arimazai zala itzali zan, 1879-12-9'an.

        Agi danean, L.L. Bonaparte'k egin zuen idazle. 1856/1869 bitartean aren erreguz itzuli zuen beintzat Erronkari'ko euskerara Mateo deunaren Berri Ona. Itzulpen au, ederki osotua, oraindio osorik beiñik bein argitara gabe datza, Naparruko Foru-Aldundiko artxibuan: J. Urkixo'k azaldu zituen zati batzuk (1934, 527 orr. ta 1935, 185 orr.). Ona zatitxo bat, erakusgarri bezela, zortzigarren kapitulutik artuta:

        «Ekustan zelarik Jesus egun batez jente anitxeki bere inguriuan, disponitu zion igartia Jenezareteko laguaren bertze alteko erribrara. Eta abañatan zitzaularik eskribairi edo erakus zale bat, erran zan: "Maistrua, ni xarrekiten naizu nore nai den fan zitian". Eta Jesusek erresponditu zaun: "Axariek dei kamia eta zeuriko txoriek abia; baia gizonaren Semiak ezdu zeren gainian erreposa buriua". Bere diszipuluetarik berze batek erran zaun: "Jina, permeti naztazu lein ezik xarreki lazaizun, fan nein ene aitaren edo ñore aitaren oriztra". Baia Jesusek erresponditu zaun: "Xarreki naizte zu, eta eitzazu ilek, edo iente ezdeinek fediaren bizia, onartzein beren illak"...»

        G. Lakonbe'k gorespenezko itzez idazten du Eusko Jakintza'n (1947, 293 orr.).

        Astete'ren dotriña ere itzuli zuen. L.L. Bonaparte'k, 1869'an, liburu au argitara zuen: Le petit Catéchisme espagnol du Astete en trois dialectes basques (London, 1869). 74 orrialde. Iru euskalkiok, auek dira: aezkoera, saraitzuera ta erronkariera. Erronkari'ko izkera berezitan, gure Hualde'k ipiñi zuen; aezkoeraz, Pedro Jose Minondo, Garralda'ko maixu zanak, eta Martin Elizondo, Aribe'koak; eta saraitzueraz, Pedro Jose Sanper'ek, Jaurrieta'ko erretorak.

        Prudentzio Hualde ta Mariano Mendigatxa izan ziran Bonaparte'k Erronkari'n euki zitun laguntzaillerik beiñenak. Eta itxura danez, printzeak sarri euki zituen auek biok Biarritz'en, «jana ta eguneko bostna pezeta emanez» (Euskera, 1922, II'garren zenbakian, 25 orr.). Euskalari atzerritarrak ba-zituen, antza, beste laguntzaille batzuk ere; baiña ez dakigu, adibidez, nork egiña dan amar orrialdeko esku-idatzi baten aurkitzen dan dotriña zati batzuen itzulpena, Urzainki'ko izkeraz.

 

        (Ikus J. Vinson, Essai Bibl. de Pays Basque, 395 zenbakian; R.M. Azkue, Euskera, 1931, 257 orr.; G. Lakonbe, Eusko Jakintza, 1947; A. Pérez Goiena, Contribución de Navarra y sus hijos a la Historia de la Sagrada Escritura; N. Kortazar, Cien Autores vascos, 1966, 42 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 651 orr.).

 

Bilaketa