48. Martin Lapeire
(1842-1894)
Estebe'ren anaia. Aita beneditarren artean, «Aita Damian». Azkain'en sortua duzu 1842-12-5'an.
Apez-karrera bukatu ta gero, Azparne'n eliz-barrutiko mixiolarien artekoa izan zan lenengo; beneditar sartu zan gero, Beloke'ko Abat-etxean, 1875'an irasitakoan: Aita Damian izan zan bertoko lenengo Aita nagusi. Eta berton il zitzaigun 1894-4-3'an, 52 urtekin.
Liburuxka bat argitaratu zuen: Kantika ezpiritualak (1842). Ez dakar bere izenik. Eta zuberotarrentzat egiña da, batez ere.
(Ikus L. Villasante, HLV, 188 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 683 orr.).