literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.314 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura II»
Santi Onaindia

Etor, 1973

 

6.— Charles Beltzuntze bizkondea

(1796-1872)

 

        Fr. Michel'en esanez, Euskalerriko seme ospetsuenetariko bat dugu Beltzuntze au. Sendi ontakoak jatorriz Auñamendi-emengo aldekoak ziran, eta XV'garren mendetik are abizen ori gora aundikoa izan da gure kondairan. Mugaz bestaldean errokatu ziran, ala ere, aintziña baten beltzuntzetarrak, eta Chaho'k dioskunez, Irube'ko erensugea eran zuen Gaston gaztea ta 1720'ko izurritean Marsella'n kementsu jokatu zuen Beltzuntze gotzaia famili ontakoak izan ziran.

        Urte batzuk geroago Beltzuntze bizkondea, bere izeneko gudari talde batekin, Hannover (1763) deritzan burrukaldietan osoz nabarmendu zitzaigun, Hastenbeck, Sonderhausen, Bergen, Corbach eta Rhinberg'eko erasoetan batez ere: gudaririk geienak euskaldunak zituen. 1764'an Baxenabarra'ra itzuli zan, Meharin'go bere lur-zatietara, Amikuze'n, Ziberoa'n eta Arberoa'n zeuzkanetara. Txit ospetsu zan, eta bein, errian goraka artu zuten egun alai batean, itsu batek abestu zion jauregi aurrean «Nafartarren arraza» asten dan amar ahapaldiko poema (Fr. Michel, Le Peys Basque, XI atala).

        Karlos Bizkonde au Beltzuntze koronelaren billoba dugu, 1796-8-28'an jaioa ta Bordele'n 1872-5-18'an illa. Onetxek bere Meharin'go gazteluan ostatua eman zion Beira'ko errege-alabari (1793-1874), bere nebatzako ta senargai zitzaion On Karlos V'rekin biltzeko Espaiña'rantza igeska zetorrenean. 1838'an ezkondu ziran Beira'ko Maria Teresa printzesa ta Karlos V'garrena, ta urrengo urtean (1839) bukatu zan lenengo karlatar guda, Maroto'k eta Espartero'k Bergara'n alkarri eman zioten maltzur-besarkadaz. Chaho'k 1838-11-4'garreneko idazki baten dioskunez, 45 urte zeuzkan printzesak eta «zuria, ederra ta aundikia» zan.

        Karlos Beltzuntze'k euskal-gai asko saratu zitun, prantsesez geienak, or-emengo aldizkarietan argitara emanez. Berea du: Histoire des Basqus depuis leur établissement dans les Pyrénées occidentales jusqu'a nous jours (Baiona, 1847). Chaho'k biribildu zuen euskal edesti onen len-zatia: Histoire primitive des Euskariens-Basques (Baiona, 1847). Biok bait ziran adiskide miñak. Napar erresumari dagokiona dugu geienik.

        Euskeraz idatzi zuenetik olerki batzuk ditugu ezagunen: Gabazko kantua, Iruña'ko «Revista Euskara»-n (1878), Donostia'ko «Euskal-Erria»-n (1897), J. Manterola'ren «Cancionero Basco»-n (1877) eta Fr. Michel'en «Le Pays Basque»-n eta beste argitaratua. Trebetasun aundiz egiña da.

        Ona beronen lau ahapaldiak: «Ene izar maitia,/ ene xarmegarria,/ ixilik zur'ikhustera/ jiten nitzauzu leihora;/ koblatzen dudalarik/ zaude lokharturik,/ gauazk'ametsa bezala/ ene kantua zautzula./ —Zuk ez nuzu ezagutzen,/ hori ere zaut gaitzitzen; /ez duzu ene beharrik/ ez eta axolarik; / hil edo bizi nadin/ zuretako berdin./ Zu aldiz, maite Maria,/ zu zare ene bizia!/ —Amodiozko phena zer zen/ oraino ez nakien! / Orai ez nuzu biziko/ baizik zu maitatzeko;/ norat den ixurkia,/ hara juaiten hura:/ orobat ni, maitenena,/ jiten niz zuregana./ —Gaua dago garbirik,/ zerua eztirik:/ han badira bi izar/ urhe eta zilhar/ barraiatzen dutenak,/ elgarren lagunak; / ez dirade berexten,/ sekulan kitatzen».

 

        (Ikus J. Vinson, Essai Bibl. Basque, 627, 628, 760, 777 ta 786 orrialdeetan; J. Manterola, Cancionero Basco, 1877, I, 83 orr.; P. Yturbide, «Gure Herria», 1924 353 orr.; S. Onaindia, MEOE, 438 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 639 orr.).

 

Bilaketa