literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura I»
Santi Onaindia

Etor, 1972

 

9.— Bernard Larregi

 

        Apez «kartsu eta jakintsun» onetzaz ez dugu damurik gauza askorik. Lenengo Uztaritze'n egon zala erretore zenbait urtez; eta gero, Eskoz apaizarekin truk-egiñik, Basusarri'ko erretorgoa artu zuela.

 

BERE EUSKAL LANA.— Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa. Liburu bitan argitara zuen: 1) Testamen Çaharra (Baiona, 1775, eta 2) Testamen Berria (Baiona, 1777). Biak Fauver Duharten irarkolan egiñak. Lenengoak 377 orrialde ditu, ta bigarrenak, 454. Bigarrenean, gaiñera, Itun Zarreko azken zatiak, Berria osorik, eliz-itzaldiak, santuen bizitzak (Andre Maria, Mikel, Sales'ko Frantzisko deuna, Ursula, Iñese, Kalare, Terese, San Bartolome, Basusarri'ko patroia), eta beste sartu zituen.

        Lan ederra, baiña ez jatorra, itzulia baizik. Royaumont'en «Histoire du Vieux et du Nouveau Testament» dalakoaren itzulpena da. Euskera ugaria darabil. Irakur San Bartolome'ren bizitzatik artutako zati au:

        «Gure apostoluaren ospea hedatzen zen guzietarat: Jainko egiazkoaren apostolua eta mirakuillu egillea deitzen zuten. Etsai-gaixto fulios batek zarabillan Armeniako erregeren alaba bat. Errege hark bazuen fidantzia San Bartolomen baitan; haren ikusteko nahi handi batean bizi zen. Konplitua izan zen haren nahia. Gure saindua hurbildu zen haren ganat: agertu zenekotzat eri hura libratua izan zen etsai gaixtotik, eta sendatu zen osoki. Erregek nahi izan zuen seinalarazi bere bilhurkundea, eta saristatu bere alabaren sendatzaillea; ordean San Bartolomek eman zion aditzerat etzabilala zilhar, urreketan: hark galdetzen zuen guzia zela haren arimaren salbamendua, eta haren populuaren konbersionea. Mintzatu zitzaion hitz hautaz: heldu naiz zuri ezagut-arazterat egiazko Jainkoa, mundu handi hau guzia berak egin duena, bakarra merezi dituena gure amudioa, gure errespektua, eta gure adorazionea. Zure idolak, o! erregea, etsai gaixtoen obrak dire, hek berak adoratzen ditutzu. Zuri ematekotzat erakusterat egiaz mintzo natzaizula, nahi dut zure idolen artean osperik gehien duenak aitor ezan, bortxaz bada ere, egia erraten dud7ala... »

 

BESTE LANIK?— Norbaitzuen iritziz, 1763'garren urtean ager-arazi zan Kantiko Izpiritualak liburuan datozten kantak, asko bederen, Larregi'k biribilduak dira. P. Lafitte'k onela: «Huna Saint-Martin apezak zer zion 1775-eko otsailaren 28-an: Behin ere ez dire ahantzko Jaun hark eman dituen kantiko gozo eta xarmagarriak: bihotza badaramate Jainkoaren maitatzerat. Itxura askoren arabera 1763 ta 1775-ean agertu Cantico izpiritualac harenak ziren». Alere, urte oiek baiño lenagotik zetorren zati askorekin osatua zan eliz-kanta sorta zahar ori. Ba liteke Larregi'k, berriztatua, argitara eman izatea.

 

OLERKIAK ERE BAI?— Kantikoetan eskua sartu ba'zuen, naikoa poeta agertzen zaigu; baiña baditu ark beste bertso-lan batzuk ere. Berea du: D'Estaing jaun Kontearen laudorioak, ots, 1794'n eriotzara epaitua izan zan Estaing kontearen omenezko kantua. Etzaio palta irudi-indarra. Kantu sentikor ori onela amaitzen digu:

 

                Nazione superra, etsai mutiria,

                Ez duk zeren kantatzen aurten biktoria;

                Frantziako erregek hau eskolatuko,

                Eskola-saria duk ongi pagatuko.

 

        (Ikus F. Michel, Le Pays Basque, 248 ta 510 orr.; J. Vinson, Essai Bibl. Basque, 114; P. Lafitte, Loretegia, 105 orr. eta «G.H.». 1924, 25 orr.; S. Onaindia, MEOE, 233 orr.; L. Mitxelena, HLV, 115 orr.; L. Villasante, HLV, 109 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 251 orr.).

 

Bilaketa