literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura I»
Santi Onaindia

Etor, 1972

 

8.— Alexander Mihura, «M...»

(1725-...)

 

        Donibane Lohitzune'n sortu zan 1725'an. Apaiza. Berau nor izan zitekean zalantzaz aspaldi danik egon ondoren, azkenez, Andredena Mariaren Imitazionea, M. itz-burua ta bost puntu izartxo batekin dakazkiana, Mihura dala erakutsi du Daranatz kalonje jaunak. Dagerre apezaren eskutitz baten, izan ere, liburu orren egillea 30 urtetan Donibane Lohitzune'n arimazai dagoela dio, au da, 1748'tik —Mihura apeztu zan urtetik, alegia— 1777'garren urteraiño, ots, karta idatzi zan urteraiño. P. Lafitte'k, bere aldetik: «Haren (Daranatz'en) aburuari gaude nahiz liburuko eskuarak ez duen kostatar emaiten. Kostatarrek n, tt, ll, hainitz derabilate, h guti» (Loretegia, 99 orr.).

 

BERE EUSKAL LANA.— Andredena Mariaren Imitacionea, Jesus-Christoren Imitacionearen gañean moldatua (Baiona, 1778). Piarres Fauvet erregeren eta Jaun Apezpikuaren liburu-egille ta saltzaillea baitan. 305 orrialde. Mamia: Baiona'ko gotzaiari eskintza, baimenak, mezako otoitzak eta igandetako bezperak; Imitazionea, 1-289 orrialde; eguneroko irakurgaiak eta abar.

        Itzulpena da. Frantsesetik euskeraz ipinia. Bai espaiñeraz bai prentseraz liburu asko ezagutzen ziran orduko, Kristo'ren Antz-Bidea legez eginda, Andre Mariaren Antz-Bideak ere. F.A. Hérouville apezak egiña bat, prantsesez; Imitation de la Sainte Vierge sur le modèle de l'Imitation de Jesús-Christ; eta auxe da agiri danez Mihura'k itzulia. Mintzaira joria darabil. Ona zatiño bat:

        «Zer egiten zuen bada handirik Izpiritu Sainduak laudatzen duen emazteki bortitz hark? Iruten haritzen zen, eta okupatzen zen bere etxeko lan xehez. Obra eder batzu dira duda gabe Elezetan egoitea, otoitzaren egitea, erien bisitatzea; baldin ordean horiek egiten baditutzu zure estatuko eginbidek zu ganik bertze zenbait galdeiten dutenean, erranen ote duzu Jainkoaren nahia egiten duzula? Behar da otoetz egin; ahal balitz behar liteke beti otoitzean egon. Baldin ordean otoitzean egoiteko uzten baditutzu zure etxeko lanak, zure otoitza etzaio Jainkoari agradatzen. Zenbat obra ez dire zerukotzat galduak, zeren nahi propioa izatu daiteken heien printzipioa? Ordean zer merezimenduzko tresor ez dire ardiesten bizitze komun eta arrunt baten etserzizioetan, zeren ditezken eginak Jainkoaren nahiaren arabera? Asko presuna izanen dire uste duzun baino gorago zeruan altxatuak, bere estatuko eginbide mendrenen betetzeko izatu duten leialtasuna dela kausa. Ebanjelioak aipatzen duen nausi hark ez dio erraiten bere sehiari: sar zaite zure nausiaren bozkarioan zeren egin ditutzun gauza handiak; bainan bai zeren gauza gutitan leial izaitu zaren».

 

        (Ikus P. Lafitte, Loretegia, 100 orr.; J.B. Daranatz, Curiosités du Pays Basque, I, 64 orr.; J. Vinson, Essai Bibl. Basque, 117, ta II, 586 orr.; L. Villasante, HLV, 112 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 255 orr.).

 

Bilaketa