1. Nikolas Zubia Apaiza
(...-1694)
Gizon jakituna zan, Irakasle (Doctor) bait darama beti bere izenak. Ez dakigu bere biziaz beste zer aundirik. Durangokoa zan, antza, jaiotzez, eta ementxe il zan 1694-11-7'an. Uribarri'ko Andra Maria elizan bazan 1654'garren urtean oiñean ezarrita olako Abade Anaigokoa, bertoko apaizak bakarrik osotzen zutena. Anaidi ontakoa zan Nikolas Zubia ere 1676-6-25'tik.
BERE EUSKAL LANA. Doctrina christiana en Bazcuence (Donosti, 1691) argitaratu zuen, Pedro Huarte'ren irarkolan.
Bigarren argitaraldi bat ere izan zuen. Josep Lezamiz, Mexiko'ko katedraleko apaizak Vida del Apóstol Santiago (Mexiko, 1699) argitaratu zuenean, Nikolas Zubia onen dotrina ere, bere liburuaren irugarren zatian (281-426 orr.) sartu zuen, bere «erritarrak», au da, euskaldunak poztutzearren. Josep Lezamiz au, Mexiko'ko apaiza, lizenziadua, Durango'ko Andra Mariko apiz-Anaidikoa zan, eta berton il zan 1708-12-23'an.
(Ikus J. Vinson, Revue de Linguistique, XXI, 57-74, orr. eta Essai Bibl. Basque, 42; N. Kortazar, Cien Autores Vascos, Donosti, 1966, 70 orr.).