26. Atanase Belapeire
(...1696...)
Apaiza. Teolojian irakasle. Zubero'ko ofiziala ta Sorhoetako erretora. Protestanteen naste artan, belatarrak, batzuk katoliku sutsu agertu zaizkigu eta beste batzuk protesta-zale. Onen aita, Jakue, Bela'tar Gerardo'ren semea, euskal esaera zaharren biltzaillea, protestantea zan arren, oso eramankorra genduan bere iritzietan. Atanasi Belapeire izen aundikoa zan bere garaian, gotzaiarekin izan zituen auzi, zezio ta eztabaida latzengatik batez ere.
Bere euskal lana: Catechima laburra, eta Jesus-Christ goure Jinco jaunaren egagutcia, salvatu igateco (Paube, 1696). Zati bi dira; lenengoak 176 orrialde dauzka ta 134 bigarrenak; Trento'ko Eliz-Batzarrak agintzen zuenez, Olorone'ko apezpiku jaunak eskatu zionez egiña. (Ikus F. Michel, Le Pays Basque, 495 orr.; Vinson, Essai Bibl. Basque, 564 orr.; L. Mitxelena, HLV, 77 orr.; L. Villasante, HLV, 93 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 204 orr.).
Oarra: Belapeire'k bere dotriña laburrean beste antzeko liburu baten aztarrena ere ematen digu. Bere Katexima laburra'ren lenengo zatiko 21'garren orrialdean onela dio: «nola ere haboroek ezpaituzie hon ediren herri hontako Apez gazte batek guztiz honat uskarala utzuli dian Katixima, eta ezpaitzireie hartzaz zerbutxatzen...» 1686'an argitaratua zan dotriña au, ta zuberoeraz zegoen.
(Ikus J. Vinson, Essai Bibl. Basque, 41).