literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura I»
Santi Onaindia

Etor, 1972

 

21.— Piarres Etxeberri

(.. 1677...)

 

        Ez dakigu ziur nor dugun idazle au. Hariztoi'k dionez Etxeberri ziburutarrak iru anai ziran: Joanes Manual debozionezkoa idatzi zuena, onek liburu berberaren sarreran aipatzen duen osagillea, ta «Dorre» deitzen zioten itxas-gizona, Oiarzabal'en liburua euskeraz jarri zuena. Esan au alere ezta guztiz ziurra.

        «Dorre» onek idatzi jakingarri bat utzi zigun: Itxasoko nabigazionekoa: Martin de Hoyarzabalek egiña franzezez eta Piarres Detxeberri edo Dorrek eskararat emana. Eta zerbait gehiago abanzatuba (Baiona, 1677). Ezta jatorra, beraz, itzulia baizik. Prantses liburuaren izenburua: «Les Voyages aventureux du capitaine Martin de Oyarzabal, habitant de Cibiburu» (Bordele, 1633). Euskeraz: «Capitan d'Oyerzabalen Biaya venturosak».

        Mamia. «Liburu hau da —dio itzultzailleak— Hoiarzabaletik ateratuba. Aitaren eta Semearen eta Ispiritu seindubaren izenean. Alabiz. Jakiteko duzu liburu hunetan konprenitzen direla arrutak, lekoak, zundak, eta marea kontubak eta entradak, ezagutzak eta halturak; hala nola: Lebantekoak, Espainiakoak, Frantziakoak, Bretaniakoak, Normandiakoak, eta Pikardiakoak, Flandreskoak, Angeleterrakoak, Irlandakoak, Eskoziakoak eta Ternubakoak; hala nola baitire segidan iskribatubak, plazer duten maistrubentzat edo Pillotubentzat, edo itxasoan nabigatzen dutenentzat, perilletarik goardatzeko; eta lehenbizikorik, Lebantekotz berzeak segidan ditubella». Liburu onek badu garrantzirik, gaiari begiratu ezkero batez ere.

 

        (Ikus F. Michel, Le Páys Basque, 468 orr.; J. Vinson, Essai Bibl. Basque, 37; L. Mitxelena, HLV, 78 orr.; L. Villasante, HLV, 94 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 204 orr.).

 

Bilaketa