literaturaren zubitegia

1.068 idazle / 5.149 idazlan
7.837 esteka / 6.363 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura I»
Santi Onaindia

Etor, 1972

 

9.— Voltoire

(...1620...)

 

        Idazle onek, 1620'rantza, lan bat argitara zuen, iru izkuntzatan: gazteleraz, prantsesez eta euskeraz. Lion'en atera zan lendabizikoz, idazburu onekin: «L'Interprect ou traduction du françois, espagnol et basque». Gero, andik ogei ta bi urtera, irarri zan ostera ere. Bigarrengo irartaldi ontan euskerazko titulua eman zioten: «Tresora birur lenguaietaqua, francesa, espagnola eta hasquara» (Baiona, 1642). Geroztik ere, 1684'an asita, bost aldiz beintzat argitaratua izan zan titulu onekin: «Thresor des trois langues, française, espagnol et basque»; Baiona'n beti ere, Paul Fauvet'en irarkolan. Berton datozten euskal esaera zaharrak ere azaldu ziran iñoiz; bein titulu au zekarren: «Anciens proverbes basques et gascons, recueillis par Voltoire et remis au jour G.B.» (Paris, 1845), eta beste bein: «Anciens proverbes basques et gascons recueillis par Voltoire et remis au jour par M. Gustave Brunet» (Baiona, 1872).

        Liburu onek ba-du bere garrantzia. Mendiz andik, auxe baita errefrau, esaera zahar, itzur eta supitaz osoturiko liburuetatik lendabizikoa. Testua iru abetxotan dator —gazteleraz, prantsesez eta euskeraz— lenengo orrialdetik 39'raiño; abetxo bitan —prantsesez eta euskeraz— 41'tik 131'raiño, eta irutan —gazteleraz, prantsesez eta euskeraz— 132'tik azkeneraiño. Zertarako olan? Iru izkuntzok errezago ikasteko nunbait. Esakunak, geien bat, ez dira erriagandik jasoak, prantseseratik eta gazteleratik itzuliak baiño.

 

        (Ikus J. Vinson, Essai Bibl. Basque, 12 a, eta abar; L. Villasante, HLV, 72 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 166 orr.).

 

Bilaketa