literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura I»
Santi Onaindia

Etor, 1972

 

5.— Betolaza

 

        Orobat aitortu bear Bizkaiko arima-jardunez ere. Kalagurri'ko gotzai jaunaren esanez, lantxo bat osotu zuen Betolaza euskaltzaleak: Dotriña Christiana en romance y bascuence (Bilbao, 1566). Liburu bezela ez dugu gauza aundirik, baiña izkuntzari so egin ezkero, badu bere balioa, naizta berandu samarreko alea izan.

        Kalagurri'ko eliz-barrutiko buru zan Pedro Manso gotzai jaunak orduan bere menpean zeuzkan euskal probintzietan —Bizkai, Araba, Gipuzkoa...— euskerazko dotriñak zabaldu zituen. Baita 1600'garren urtero gotzai-batzarraren guraria zanez, aurrerantzean kristau dotriñak urtero euskeraz ta erderaz argitaratzeko agindu ere. Gotzai berberak, orrez gaiñ, bere agindu ortan aipatzen duenez, lendik ere bere aldian orrela egin oi zana zan.

        Orrelaxe gertua dugu Betolaza irakaslearen dotriña, gotzaiaren mandatuz euskerara biurtua, ta sarri samar argitara emana. Geure egunotan ere, urte batzuk dirala, Mitxelena'k argitarazi zigun berriro.

 

        (Ikus BAP, 1956, 83-100 orr.; L. Villasante, HLV, 60 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 159 orr.).

 

Bilaketa