literaturaren zubitegia

1.064 idazle / 5.124 idazlan
7.830 esteka / 6.329 kritika / 1.828 aipamen / 5.568 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura V»
Santi Onaindia

Etor, 1977

 

5.— Federiko Belaustegigoitia Landaluze

(1876-1947)

 

        Laudio (Araba)'n jaio zan 1876-9-3'an; aita, Federiko, Laudio'koa zan, eta ama, Maria Dolores, Orduña'koa. Egun berean bateatu zuen Pedro Benito Ordeñana'k. Lenengo urteetan Laudio'n eta Bilbao'n bizi izan zan, eta ez ekian euskerarik. Ikastaroak, batxillerra, Orduña'ko jesuitetan lenengo urteak eta Chamartin',en azkenengoa, egin zizkigun. Gero, Filosofi Letrak Eskorialen ikasi zituen; legetza, ostera, Zaragoza'n, osotu zuen, «Licenciado en Derecho» titulua ere, 1900-6-26'an, bertako Ikastetxe nagusian aterarik.

        Durango'ra ezkondu zan 1907'an, Maria Ortueta Sagastagoia, Axpe'ko alabearekin: onen ama Balentin Berriotxoa'k bateatua izan zan; ezkondu, Rufino del Campo, Orduña Antigua' ko kapellau senitarteko zanak ezkondu zituen. Eta arrezkero guztian, beingoan eta betiko biotzez durangartu zalako, berton bizi izan zan 1937'rarte. Urte onetan Lapurdi'ra jo zuen, eta emen Angelu'tik, euskal-lan bikaiña burutu zigun; azkenez, Marsella ta Casablanca'tik ibilli ondoren, Bizkai'ko itxas-ertz uri Arenata'ra jo zuen 1941'an, eta ementxe il zan 1947-7-23'an, 71 urteko zala.

 

        EUSKALTZALE.— Ezkondu aurretik, aren alabak dioskunez, txarto ta nekez egin omen zuen euskeraz, baiña al zuen guztian eta lagun zitun guztiekin euskeraz ekiten omen zion, 30 urte zitunetik batez ere. Orrela, ekiñez, zearo menperatu zuen.

        Noiz asi ete zan euskeraz idazten? Erderaz ikasle zala ere idatzi zuen aldizkingietan. Euskeraz ez dakigu noiztik jarduna dugun; baiña 1918'tik aurrera agertzen dira bere euskal lanak, «Umetxoentzat», Donostiako «Euskal Esnalea»-n. Gasai ontarako ederki menderatuta zeukan bere izkuntza. «B'tar P.», «Landa», «Belaustegi'tar Perderika» ta olakoak erabilli zizkigun lanak izenperatzean. Euskaltzain urgazle izan zan, lenengotik, Denostia'n, Gipuzkoa'ko Aldundiaren jauregian, 1919-10-26'garreneko batzarrean izendatua. Kezka bat zekarren biotz-muiñean: euskeraz irakatsi umetxoai. Zelai onetan egin zituen bere alegin guztiak, dozenaka liburuxka ere asmo ortaz osaturik. Ona batzuk:

        1) Por la lengua nacional vasca (Bilbao, 1909). Bilbao Marítimo y Comercial irarkolan. 34 orrialde. Euzko-Gastedija'ren batzokian, 1909-2-14'an, irakurritako itzaldia. Gure izkuntza zarra il ez dedin, gartsuki arduratu bearra dugu. Idazten dugun guztia ere ortara zuzendu bear genuke: errez ta argi erriarentzat idatzi (Ikus «Bizkaitarra», 1909-2-20'an).

        2) Euskerazko ikasbide erraza. Método fácil para aprender el Euskera. (Bilbao, 1912). Grijelmo'ren etxean. 40 orrialde. Bi eletan dator, bizkaieraz eta gaztelaniaz. Euskal gramatika bat ikusiaz, aditz-azalpena batez ere naasia iruditzen zaigulako, izutu egin oi gara. Olakoentzako da idaztiño au, iñor izutu ez dedin: norberak eskolara barik ikasteko egoki ta ariña. Gaia: itzaurre ondoren, euskal textua dator, bere itzulpenarekin; geigarri bezela gramatika pizkat, eta nola ikasi bear dan liburu ontan datorrena. Euskaldunak al zerate? Ikas ezazute euskera!

        3) Para todas las villas y para todos los euskaltzales (Donostia, 1912). (Ikus Euskal Esnalea, II, 99 orr.).

        4) Umetxoentzat (Donostia). (Ikus Euskal Esnalea, 1918, VIII, 27, 64, 125, 215 ta 1919, IX, 111 orr.). Ipui sorta duzu.

        5) Historia de una mujer vasca (Bilbao, 1916). «Euzkadi» egunerokoan, gero banazean ere (Bilbao, 1931) argitaratua. 21 orrialde.

        6) Andoni Deunaren bizitzea. San Antonio Gaztea. (Zornotza, 1919). Jaungoiko-Zale'ren irarkolan. 23 orrialde.

        7) Quiere Vd. hablar en euskera? El vascuence al alcance de todos. Guía de conversales (Bilbao). Grijelmo'ren etxean. 42 orrialde. 31 ataletan eratuta.

        8) La unificación del euskera (Bilbao, 1919). J. Etxenagusia'ren irarkolan. 19 osrialde. Lan zentzunez egiña. J. Urkixo'ren ustez, egille au dugu euskal idazlarietatik euskeraren batasunari buruz geien arduratu zaiguna. Belaustegigoitia'k dioskunez, edozein euskaldunek bere-berea duen izke1gia erabilli bear du aurrenik, eta gero Euskalerri osokoa, euskalgi bakarra lez aukeratzen dana. «Indarrezko batasun ariñegia, ala ere, amets legorra dirudit», aitortzen digu J. Urkixo'k (RIEV, 1920, XI, 71 orr.).

        9) Arau nagusiak (Euskera, 1920, I, 62 orr.). Gaia: zeintzuk izan bear duten gaurkoz Euskaltzaindia'ren eginkizun nagusiak, 1920-3-24'ko, batzarrean irakurritako lana.

        10) Nacionalismo social (Donostia, 1921). R. Altuna'ren Etxean. 69 orrialde. 1907'an irakurri, ta «Euzkadi» ta «Jel» aldizkarietan nolarebait argitara emandako itzaldia.

        11) Euskerazko batasunatzaz (Euskera, 1922, III, 103 orr.).

        12) Euskerazko eskolak (Bilbao, 1922). Euzko-Argitaldaria irarkolan. «Lenengo euskal egunetako itzaldiak» liburuxkan dator, 107-120 orr. Beste zer askoren artean, au dio euskerari begira: «Eusko-odola ez da nirea bakarrik, zurea ta guztiena baño...! Euskerea maite daigun; gurea ta guretzako egokiena da-ta; kalterik txikienik be ez dausku egiten, on andia baño. Gure erriaren bizitza da; euskera barik, ez euskaldun ez euskal-erririk. Erromatar, Godotar, Arabiar ta beste arerio guztien gañetik bizi da gure Erria, euskerari eskerrak. Gure bandera ta ezaugarri da; euskaldunak izatea berari zor dautsagu» (108 orr.) Durangoko euskal jaiak, 1921-7-4'tik 8'ra ospatu ziran.

        13) Nacionalismo y confesionalidad (Bilbao, 1931). Jesus Alvarez'enean. 46 orrialde. Bere bigarren abizenaren erdiz izenpetzen du au. «B. Landa». Itzaldi mordoa.

        14) Hacia una lucha verdad pro-euskera (Bilbao, 1936). J. Alvarez'enean. 133 orrialde. Oso sakon eta zentzunez buruturiko lana: gaurko buru-auste, istillu ta goraberak aztertu, argitu ta zuzendu naiez ari da.

        15) Juan de Izeta-Dudagoitia (Yakintza, 1936, IV, 54 orr.).

        16) Euskal Loteria. Lotería vasca (Bilbao, 1936). Jabier'ek egindako marrazkiekin.

        17) Nire Laguntxoa. Euskera ezagutzeko orriak. (Baiona, 1939). Société d'Edition irarkolan. 12 orrialde. «Euskeralde»-k izenpetzen du.

        18) Euskeraz ikasi nai dot. Quiero aprender euskera. Jakinbide laburra. Método breve. Makiñaz idatzita, argitaratu gabe. 104 orrialde. Angelu'n, Alderdiaren «Endara» etxean egiña. «Euskeralde», antza, I'. Belaustegigoitia'k lapur uri aretan sorturiko talde bat zan, euskeraren onerako lan zegiana noski.

        Lan auek digutenez, laudiotar jakintsu onek kezka bizia zerabillen bere baitan, iñolaz ere aldendu eziña: iltzear ikusten zuen bere izkuntza, eta au gaizkatzearren, edozer burutu nai zuen: ikasi, erakutsi, idatzi ta elkartu. Euskalkiak elkartu ere. Euskerarentzat opa zuen batasuna etzan maiza, ez urria. 1922'garren urtean, «Euskerearen batasunatzaz» lan sakonak eskeiñi zizkigun. Gipuzkera osotua nai zuen euskera idatzirako. «Indar geyen duen gure izkelgiari lagundu bear diogu —dio—-. Albait lasterren; gauzak berez yoaten ez utzi. Bear degun osabidea artzea gure eskuetan dago. Euskera maite degun eskuetan dago liburu ta idazkietan euskelgi bat nagusitu, Erki-arteko artu-emon guztietarako autu. Irakurlerik galdu gabe, geitu baizik, nekeak gutxitu. Errazago izango da ori Erriak itzegiten dituan izkelgietarik zabalduen, urkoen, ezagutuena izan ezkero, indar geyen dauana; Euskal-erriko erdian aurkitu ta artuemon geyen duan Gipuzkoako izkelgia bada. Nagusitzeko lanaren erdia egiñik izango genuke» (Euskera, 1922, 106 orr.).

 

        (Ikus J. Urkixo, REIV, 1909, III, 662 orr.; 1913, VII, 287 orr.; 1920, XI, 71 orr.; G. Garriga, Bol Amer. E.V., 1957, 96 orr.; Auñamendi, III, 279 orr.; ta Diccionario, Balzola-Bi, 424 orr.; Jon Bilbao, Bibliografia, I, 539 orr.).

 

Bilaketa