literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.165 idazlan
7.841 esteka / 6.394 kritika / 1.828 aipamen / 5.573 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura IV»
Santi Onaindia

Etor, 1975

 

17.— Blas Fagoaga

(1897-1966)

 

        Erratzu'k ere, naiz-ta mendarteko toki ixilla izan, ba-ditu bere gizaseme jatorrak gogo-lantze ta jakitez.

        Arizkun, Amaiur ta Iztegi bortu erdian paketsu kokatzen dan erriska panpiñean sortua dugu Blas Fagoaga apeza, 1897-2-3'an. Iruña'n egin zituen eliz-ikaskizunak, 1920'an antxe bertan apaizgoa arturik. 1924'an, Mateo Muxika gotzai jaunak Seminarioko Jakintza irakasle izendatu zuen, Eliz-Edestia, Izlaritza edo itz-antzea ta Euskera ere txandaka azaldu ta erakutsirik. Urte asko eman zituen arazo ortan; labur: bizitza guztia. Naparroa'ko Foru-aldundiak Iruña'n bertan zeukan euskera irakastegiko erakuslatzea ere berak osotu zuen.

        Orrelaxe, lan eta lan, apaizgaien maixu urteetan egiñik, azken bi urteak Erratzu'n, bere sorterrian eman zituen. 1965'garreneko urrillean, aurre-guriñeko miñez zebillela-ta, osaketa egin zioten, baiña ortik il zan 1966-6-22'an, bere jaiotz-etxean, «Etxebeltxa» deritzanean: bere anai ezkondu Jose Mari 1974'an illarekin bizitu zan azken bi urteetan. Erriko eliz nagusian egin ziran aren illetak, 140 bat apaiz, bere ikasleak geienak, aurrean zirala. Erratzu'n bertan, sendiko arrillobiak gordetzen ditu aren gorpuzkiñak.

        Euskaltzaindikoa genuen.

 

        EUSKAL LANA.— Euskeraz ta erderaz ari izan zan idazten. Erlijio lanak osatu zituen erderaz, Semblanzas sacerdotales batez ere.

        Euskeraz, ordea, poesi laburrak biribildu zizkigun, or eta emen argitaratu zitunak. 1933'n, Iruña'ko «Euskeraren Adiskideak» antolatutako euskal olerki sariketan berak jaso zuen lenengo saria.

        Orrez gaiñera, itz lauz ere idatzi zigun. «Euskera» (Bilbao, 1959, IV) aldizkarian argitaratu zuen, adibidez, Azkueren Iztegi berritu eta osoturako: Joakin Lizarraga Elkanoko Apaizaren liburu argitara gabekoetatik ateratako itz sailla.

        Lan au egiterakoan, onela dio berak: «Emen ikusiko duzun itz sail ori, irakurle; Joakin Lizarraga Elkanoko Apaizaren liburuetatik ateratua da. Argitara gabeko liburuetatik. Elkano, Iruña urbileko errixka bat da. Joakin Lizarraga yauna Elkanon jaioa zan eta aunitz urtez Elkanoko apaiz izan zan. Orrengatik Iruña aldeko euskera darabila. Azkue yaunak Lizarragaren liburu argitaratuak ongi ikuskatu zituen. Amaika nafar itz badaude aren Iztegian, Lizarragaren liburuetatik artuak. Baño Lizarragak, argitaratu baño, argitaratu ez diran liburu geiago ditu. Iruñeko Apaizgaitegiko liburutegian lau badaude, letraxe txukunez idatziak, irakurgai aunitz dutenak. Emeretzigarren mendeko len aldekoak. Kristau Ikasbideaz eta Santuetaz eta itz gaiak. Onela deitzen ditu. Nik lau liburu oietatik bi ikuskatu ditut. Bien artean 1.200-en bat orrialde dute. Azkueren Iztegian nere ustez ez dauden, edo esan nai berdinarekin ez dauden itzak autatuz. Astia dezadanean, berze biak aztertuko ditut, Yainkoak nai badu, xede berari buruz» (Loc. cit.).

 

        (Ikus J. San Martin, Escritores euskéricos, 84 orr.; Euskera, 1959, IV, 63 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 458 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliographia, III, 325 orr.).

 

Bilaketa