literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura IV»
Santi Onaindia

Etor, 1975

 

50.— Iñazio K. Nuñez Arizmendi

(....-....)

 

        Zumaia'koa? Aztertu gabe daukagu oindio idazle onen bizia. Dana dala, euskal griñak asaldatua zebilkigunik ezin dezakegu uka. 1910'an beintzat Donosti'n irtetzen zuen «Baserritarra»ren zuzendari genduan; orrela dakar berak «Euskal Esnalea»ren aginduz argitaratutako «Esku-Egundiya»-n (1910, 48 orr.) daramakigun lanean. Lan ortan bi kontu ta izkirimiri bat datoz. Laburra da-ta, ona lenengo kontua, txakurrarena:

        «Zeiñ da egunik txarrena baserriyan txakurrarentzako? Gabon gaba. Nola liteke? Gabon gabian inguratzen baitira etxeruntz senide guziyak, bat morroi dagona, bestia neskame, bestia ikazkiñ edo argintzan. Mai inguruan aparitarako exeri ta betetzen da kazuelaz ta sartagiz; botilla aundiya ipintzeko mai gañian ez da tokirik eta jarri biar da lurrian, baña txakurrak, mai azpiyan ta anka-artean dabillela bota ez dezan, kanpora ateratzen da animali gizaixua serenerua artzen eta or nun gelditzen dan ataiko aizia artzen».

        Antzerki bi ditu:

        1) Porru salda (Donosti, 1922). Martin y Mena'ren irarkolan. Bakar-izketa duzu iru izkuntzatan. «Euskalerriaren Alde»-k ere argitara zuen, 11, 39 zenbakia, 459 orrialdean. 1912'an, Zarautz'eko euskal jaietan saritua.

        2) Joxe Ebaisto (Donostia, 1915). Bakarrizketa. Martin y Mena'ren irarkolan. «Euskalerriaren Alde»-n ere ba-dator, V'garren urtea, 49 orrialdean. Ipuin eta bakarrizketak nork obeto esan eta, batzaldiak eratzen ziranean, Azkoiti'ko Pako Kuende'k bereziki, auxe aukeratu oi zuen, 1912'an Zarautz'en ospaturiko euskal jaietan baitik bat.

 

        (Ikus Euskalerriaren Alde, II, 583 orr.; G. Garriga, Bol. Ame1. E.V., 1958, 187 orr.; A.M. Labaien, Teatro Euskaro, II, 163 ta 175 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 196 orr.).

 

Bilaketa