literaturaren zubitegia

1.068 idazle / 5.148 idazlan
7.837 esteka / 6.360 kritika / 1.828 aipamen / 5.570 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura III»
Santi Onaindia

Etor, 1974

 

20.— Etienne Decrept

(1868-1938)

 

        Baiona'n sortu zitzaigun 1868-11-1'an. Paris'en ikasi zuen Apain-Ertiak —Arts Decoratives— dalako Ikasguan. Apain-margolari izan zan bere aita bezelaxe, eliza askotan margogintzan jardunik. 1900'an, aita il zitzaionean, Lapurdi'ra biurtu zan.

        Euskaltzale gori, urte-pilloan bera izan zan «Eskualzaleen Biltzarre»-ko buruzagi. Bidarte'n itzali zan, 1938-5-8'an.

 

        EUSKAL LANA.— Etxe ta eliz apainketari lagarik, biotzak eta etxe-barneko gorabera biziak pintatzen eman zituen astiune ta txolarte atsegiñak. Iru opera ondu zizkigun. Ona:

        1) Maitena (Bilbao, 1909). Partitura osoa. Ekitaldi bitan. Itz neurtuz eta larriz. Ikusi RIEV, 1910, 151 orrialdean. Charles Collin'ek ezarri zion musikea, ta Bilbao'n antzeztu zan aurrenik Campos Eliseos deritzan teatruan, 1909-5-29'an, ondoren Gazteiz'en, Iruña'n eta Donostia'n ere emanik. Gero ere maiz aurkeztua: Endaia'n (1913), Madrid'en, Melilla'n zauritutakoen alde (1928), Hossegor'en (1930) eta Donibane-Garazi'n (1931).

        2) Amatchi (RIEV, 1914, 84 orr.). Pastorala, bi ekitalditan, itz lauz eta bertsoz. Collin'ek eresitua. Bilbao'ko Korala zan l936'an emateko, baiña etzan antzeztu guda-iskanbillak zio.

        3) Semetchia (192D. Au ere Collin'ek eresitua. Donibane Lohitzun'en eman zan lenengo aldiz. Baiña etzuen izan Maitena'k bizkaitar uriburuan eta beste tokietan izan zuen antzeko txalo joterik. Bigarren zatiak ez omen dira egundo ere onak, eta Semetchia'k, egia esateko, azken txarra izan zuela aitortu bear. Alan eta guzti ere, ez daude gaizki iru opera auek. Jarraitzaille askorik ez dute izan, zoritxarrez, baiña eurok izan ziran euskal opera asi-berriari bultzada ederra eman ziotenak: ondoren etorri zitzaizkizun J.M. Usandizaga'ren Mendi-mendiyan, Azkue'ren Ortzuri ta Urlo, Guridi'ren Mirentxu ta Amaya. E. Mokoroa'ren Leidor, F. Escudero'ren Zigor...

        Idazle bigun, sentibera zenun.

 

        IRITZIAK.— «Maitena» operari buruz batez ere, ainitzek idazkortza aizatu zuten: F. Gascue, G. Lakonbe, G. Muxika, Aita Lhande ortan ari izan zitzaizkizun. Bego, guztion ordez, G. Muxika'k dioskuna: «Maitena antzerkitza (libretua) euskeraz pentsatu ta idatzia izan zan, au da, euskal operai dagokien izkera bakarrean, baiña adierazi-naiak beartuta edo, esan-zatiak gaztalaniaz jartzea obe zala iduritu zitzaien Koraleko zuzendariai, eta lan au bilbotar idazle Alfredo Etxabe'k egin zuen... Maitena'ren mataza errez, argi ta jakingarria, biotza erdiratzen duena duzu. Antzez-notin guztiak ederto ikusi ta esku neurrizko ta jakintsuz ebakiak daude. Atsegin zaizkigu oso jardun-gaia ta beronen azalpena. Decrept ongi atera zan. Ori da gure iritzia ta entzuleena».

 

        (Ikus F. Gascue, «Maitena». Ensayo de crítica musical (Donosti, 1909), 17 orr.; G. Lakonbe, RIEV, 1910, 333 orr.; G. Muxika, Euskalerriaren Alde, 191, 1913, 66 ta 67 zenbakietan; P. Lhande, RIEV, 1914, 138 orr.; S. Onaindia, MEOE, 482 orr.; G. Garriga, Bol. Amer. E.V., 1957, 94 orr. ta 1959, 48 orr.; A.M. Labaien, Teatro Euskaro, 11, 164 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 212 orr.).

 

Bilaketa