literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura III»
Santi Onaindia

Etor, 1974

 

14.— Piarres Harispe

(1854-1925)

 

        Lapurditar apaiz langillea. 1884'tik 1886'ra Donostiko «Euskal-Erria»-n ematen ditu bere lanak; idazle atsegiña. 1886'an ementxe (Euskal-Erria, 2'garrena, 47 orr.) argitaratu zuen Karmela ere, iru ekitalditako drama, bertsotan. Ementxe dator Aldude'ko Perkain eta Kanbo'ko Azantza amazortzigarren gizaldiko pelotari izen aundikoak aizatzeko egin zuen olerkia. Kanbotarra atera zan txapeldun, eta olerkariak biziki goratzen du bertso txairoetan. Irakur aapaldiok, 3/6'tan:

 

                Azantzako semea nik ez dut mendratzen,

                Bere parerik ez du pilota botatzen;

                Bai, bainan Perkain hori ez zuen lotsatzen,

                Plaza guziarentzat bera aski baitzen!

 

                Hek zazpi joko eta gurek bederatzi;

                Halere Lapurtarren plaza ez zen aski,

                Hasarrean bezala trebesian beti:

                Urguiluz nahi zuten guri irabazi!

 

                Orai betetzen ditu bederatzi urte,

                Baigorrin trufa hunik egin ziraukuten:

                Gure gasna-sariak joan zinituzten...

                Ordainak baitiaguk, hor konpon zaitezten!

 

                Orai, Lapurtar jaunak, zuer zer zaitzue?

                Monedako etxea hurbilxko duzue;

                Eskasten bazaitzue, hartarat zoazte,

                Ukaiten baduzue... harturen duzue!

 

        Lau aapaldiok irakurri-ala, naitaez aitortu bear: «Onek badu gurpilla bertsoak ontzeko!» Izan ere, barru ta kanpo ederki biribilduak daude. Gogoko zaigu Karmela irakurtzea. Perkain aldudetarra baitik bat, izen zabaleko pelotari zan, eta, Piarres Harispe'ren lana oiñarritzat arturik, frantsesez egiñiko antzerki bat ere —Perkian izenez— osotu zuten, Paris'eko Opera antzokian eman zutena.

        Berea du Ainhoa (Paris, 1892), euskal nobela ere. Eta lapur-erara biurtu zuen Chanson de Roland dalakoa.

        Idazle ontaz au dio P. Lafitte'k: «Harispe olerkari jainkotia izan zitzaigun: ugaria, noski, ta bere lanik bakaiñena Karmela duzu».

 

        (Ikus J. Vinson, Essai d'une Bibl. basque, II, 791 orr.: Philippe Veyrin, Les Basques, Baiona, 1942, 218 orr.; P. Lafitte, Le Basque et la littérature, 53 orr.; S. Onaindia, MEOE, 465 orr.; A.M. Labaien, Teatro Euskaro II, 168 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 307 orrialde).

 

Bilaketa