13. Jose Maria Agesta, «Luxemendi»
(...1915...)
Donostiarra. Teatru-lanak osotu zitun, baita antzerki ta teatruari buruz iritzia ematen trebe jokatu ere. 1915'tik 1920'ra dozena bat antzerki-lan biribildu zizkigun, euskeraz: jostirudiak, zarzuelak eta komeriak.
Ona tituluak: 1) Mutil koxkorrak, gizasemeentzat bakarrik ekitaldi bitako zarzuela; 2) Senargai ona, komeria ekitaldi bitan; 3) Zein da emen?, bi ataleko antzerkia; 4) Osagai ona, aur-jostaillua bi ekitalditan; 5) Festara, aurtxoentzako zarzuela laburra; 6) Jesu'ren Jaiotza, iru jardun-aldiko aur-zarzuela; 7) Auxen da eguna, jostirudi bitxia ekitaldi baten; 8) Prixkita, ekitaldi bateko josta-antzerkia; 9) Itxura ta ezer ez, jostirudia ekitaldi baten; 10) Ni bezelakoxia, jardun bateko jostaillu; 11) Sorgiña, gizonezkoentzat jostaillua; 12) Herodes'en jauregian, ekitaldi bateko zarzuela.
«Luxe-mendi» ez-izena erabilli oi zuen sarri.
Bein baiño geiagotan egin zuen maiko edo epaikari olerki ta kantu batzaldietan; 1914-6-2'an Donostia'n, esate baterako, Miramar'eko aretoan eratu zan idazle, irakurtze, kantu ta kristau dotriñeaz nor geiagoan, kantu-saillean Agesta, Buenabentura Zapirain eta Silberio Zaldua izan ziran epaia eman zutenak.
(Ikus Antonio M. Labaien, Teatro Euskaro, II, 173 orr.; Auñamendi, Enciclopedia ilustrada del País Vasco, I alea, 151 orr. ta Literatura, II, 309 orr.).