54. Juan Ithurri
(1845-1896)
Larresoro'n sortua, 1845-10-19'an. 1871-6-3'an meza berria emanik, Kanbo'ko bikari izendatu zuten bertatik. 1880-8-17'tik Arue'ko arimazai, ta 1891-9-1'tik Sara'koa. Sara'n bertan itzali zan, 51 urteko, 1896-6-20'an.
BERE LANAK. Frantsesez: Grammaire basque (Baiona, 1895). Lapurdiko euskeraz. Ez zetorren gaizki bere aurretikoak Larramendi, Darrigol, Lécluse, Intxuaspe, Van Eys, Duvoisin, Géze ta abar alor onetan osatu zituzten lanen eskui-aldean.
Eta euskeraz: Napoleon Bonaparten Pastorala (Baiona, 1920).
(Ikus J. Vinson, Essai Bibl. Basque, II, 663 orr.; G. Garriga, «Bol. Amer. E.V.», 1951, I, 47 orr., ta 196i, 135 orr.; L. Villasante, HLV, 197 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 689 orr.).