55. Frantzisko Arostegi
(....-....)
Beronen bizi-goraberarik ez dakigularik ere, antzerkigille dugu Arostegi au. Eta koplakari. Joan mendearen amaikeran agertzen zaigu olaxe: «Atun egaluzea» deritzaion zortzikoari Altuna'k jarri zion eresia, ta A1ostegi'k jarri zizkion neurtitzok:
Atun egaluzia
etortzen danian,
jantzitzen dodaz prakak
gonien ganian.
Edo dira atunak,
edo dira prakak,
niri beiñipeiñ gabaz
zoratu eiten iat,
ara zoratu bai,
ai ai ai ai ai!
zoratu eiten iat.
Itaune bat: Jose Altuna musikalaria, durangarra zan. Onen zortzikoari izkia jarri ziona ere ez ote gero Anboto'ren kapelu itzalpekoa? Daitekena duzu.
Bereak ditu antzerki bi auek ere:
1) Bakoitzak beria (Donostia, 1912), Jostirudia. Donostia'n antzeztu zan lenbizi, 1912-2-20'an, San Luis'en. Batzartokian.
2) Arantza (Tolosa, 1932). Bi ekitalditako antzerkia. «Antzerti»-k argitara zuen, 8-9'en zenbakian. Lopez Mendizabal'enean. Aurretik, 1916'an Donosti'ko Udalemeak antolaturiko euskal antzerki sariketan saria eraman zuen, eta 1917-12-21'an eman zan lenengoz Teatru Printzipalean.
(Ikus Euskalzale, 1899, 18 orr.; Euskal Esnalea, 1925, orrilla, 91 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 191 orr.; J. Bilbao, Eusko Bibliographia, I, 290 orr.).