65. Luis Egia Errezola
(1917-1984)
Tolosa'an jaio zan gizaseme langille au, 1917-12-27'an. Elizkarrera Saturraran'en asi ta Logroño'n (urtebete, Españiko guda zala-ta) eta Gasteiz'en ibiliaz, egin zuen. Meza berria, Tolosa'n: 1943-6-29'an. Beronen leen-tokia, Galdames'ondoko Montellano (Bizkaia)'n; 1946'an Zumarraga'n apaiz-laguntzaille; 1947'an Sevilla'n errimixiolari; 1952'an, Los Rios (Ekuador)'en, eta 1960'an, mixio jardunetan Kolonbia, Panama, El Salvador, Peru ta Argentina'n zear. 1969'an Tolosa'n daukagu Parroki nagusiko apaiz laguntzaille. Gaur naiko gaixorik dago, baiña lanerako gogotsu.
EUSKAL IDAZLE. Euskal alorrean aspertu barik lan egiña dugu Egia jauna. Zeinbat liburu dauzka argitara emanak, eta beste asko argitaratu gabe. Ona batzuk:
1) Oraingo Aste Santua (Arantzazu, 1957). Argitalpen bi. 280 orr.
2) Neurriztia. Geometria (Gasteiz, 1972). ESET irarkolan. 323 orr. «Andima Ibinagabeitia Saria», Karakas, 1971, irabazitakoa. Kardaberaz Bilduma, 2. Liburu ederra.
3) Ume txikientzako soinketa (Gasteiz, 1972). ESET irarkolan. Kardaberaz bildumak.
4) Aljebra (1974). «Andima Ibinagabeitia Saria» irabazi zuen.
5) Euskalerriko Lurraldea (Donostia, 1975). Auñamendi Argitaletxearena da.
6) Eneko Arista (Auñamendi).
7) Loiolako Iñazio Donearen Gogo Jardunak (Bilbao, 1970). La Gran Enciclopedia'k argitaratua.
8) Neurrizti Txikia.
Argitaratzeko gertu, berriz, ainbat lan dauzka. Ona batzuk: 1) J.C. Sotelo'ren Arresia (Muralla); 2) Kristautasun Bideak (Cursillos de Cristiandad); 3) Bakar izketan eta pentsaketan (Agustin deunarenak); 4) Eliz idazkiak: «Pacem in terris», «Mater et Magistra», «Ecclesiam tuam» eta «Populorum progresio», eta 5) «Gaudium et Spes». Eta beste batzuk.
Azken aldirako lanen artean, auxe duzu beingoena: «Filosofi gaietarako iztegi txikia», Asun Marin Etxeita'ren itzaurrearekin. 1984'ko dagonillaren 26'an il zan, urrengo egunean, astelen arratsaldez, Tolosa'ko Santa Maria elizan, jendetza aundia lekuko zala, illeta-meza ederra ospatuz.
(Ikus M. Lekuona, Egan, 1957, 3-4, 227 orr.; J. San Martin, Apéndice de Escritores euskéricos, 19 orr.; Auñamendi, Literatura, V, 379 orr.; Jon Bilbao, Bibliografía, 111, 92 orr.).