literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura VI»
Santi Onaindia

Etor, 1990

 

18.— Erramon Murua Arruabarrena

(1906-....)

 

        Apaiza. Gaur Anoeta'ko arimazai. Ordizia'n sortua 1906-7-30'an. Gazteiz'ko Apaigaitegian osotu zitun bere eliz-ikaskizunak.

 

        EUSKALTZALE.— Filosofi ta Teologi ikasle zala asi zan euskaltzaleekin ar-emanean, eta, jakiña, suak sua pizten. Orrela gertatu zitzaion Murua jaunari. Ta arrezkero, nun-nai agertu izan da euskaltzale jator. Luma arin, giartsua du.

        Azken urteotan «Goiz-Argi»-n eta «Zeruko Argia»-n idatzi digu. Bere ixilletik atera-ta, bi liburu auek ere argitara dizkigu:

        1) Asarre bidetan (Donosti, 1967). Akosta eta Montoro'tar Joseba'k erderaz egiñiko Peregrino de la Ira, Agirre'tar Lope'ren jokaldia azaltzen duan antzerkia. «Auñamendi Sorta» 52'garrena. 179 orrialde.

        2) Ipui jatorrak (Zarautz 1967). Erramun Zulaika'k erderaz ondutako Cuentos liberales'en itzulpena.

        3) Aitonaren Ipuiak (Gazteiz, 1973). «Eset» irarkola-etxean. 140 orrialde. Guztiz 37 ipui. «Kardaberaz Bilduma»-ko 5'garren liburua. Egilleak «Umeentzako» ipuiak dion arren, adiñekoentzat ere bitxiak dira euskal Folkloretik jasotako auek. Euskera bizkor, legunean urkulduta daude.

        Lenengo lanaren gaiari buruz, J. San Martin'ek diosku: «Literatura ugaria zabaldu duenetako dugu gure Lope Agirre'koa. Oraindik argitara berri da Sender'en La aventura equinoccial de Lope de Aguirre izeneko nobela. Antzerkian ere ez da lenengoa, ta seguru asko ezta hoberena ere. Madrilgo Ediciones Escorial'ek eman zuen 1941'ean Gonzalo Torrente Ballester'en Lope de Aguirre (Crónica dramática de la historia americana), hiru ekitaldikoa; eta Elias Ametzaga'k argitaratu zuen Bilbon, urte gabe, Yo, demonio izenez beste antzerki bat. Akosta Montoro'k, liburuaren eskeintzan ageri danez, Artetxe'ren "Lope de Aguirre, traidor" izan du oiñarri. Bizitza arrigarri hartatik lan ona ateratzea ez da zailla ta egilleak berea ongi bete duela esango genuke. Behar bada, Torrente Ballester'en antzerkia ezagutu balu kementsuago aterako zuen. Erdera aberatsa eta teatru teknika on baten jabe baita lehenengo antzerkiaren egillea». Eta itzulpenari dagokiola: «Itzulpenaren zeaztesunetan ez gera sartuko, baiña bai esan genezake Gipuzkoako euskera samur batean ematen jakin duela Erramun Murua apez jaunak» (Egan, 1967, 1-6, 115 orr.).

 

        (Ikus J. San Martin, Escritores euskéricos, 136 orr.; ta Egan, 1967, 1-6, 115 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 124 orr.).

 

Bilaketa