literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura VI»
Santi Onaindia

Etor, 1990

 

6.— Iñaki Goenaga Alberdi

(1905-....)

 

        Azpeitia'n ludiratu zan 1905-1-11'an euskal idazle yaukal, urduri au. Len-ikasketak bere sorterrian osatu ondoren, 1924'an geukan au ere Zaitegi, Lauaxeta, Andima ta aiekin, alkar-iztetaz ta euskal idatzi bipillak irakurriz euskaltzale porrokatu biurtu ziranekin, alegia.

        Aien adiskide min eta Orixe'ren ikasle izan zan gero Xabier'en, ta ikasleari naitaez irakaslearen zerbait itsatsi bear. Eta, egin-egiñean ere, karrera ikasten ari zan tartean ainbat lan azaldu zizkigun. Bilbao'ko «Jesus'en Biotzaren Deya»-n baitik bat. «Sistiya» ta «Oñatz-mendi» darabilzki geien bat bere lanak firmatzean, izkirimiri ta ipuin bizi luzeak nunbait, antzetsu ta ederki borobilduta daudenak. Geroago «Zeruko Argia»-n ere idatzi du, idazle jatorrari dagokionez.

 

        ANTZERKI-LANAK.— Gaztetatik zekarren gaitasun berarizkoa antzerki lanetarako: «J. Biotzaren Deya»-n atera zitun ipuiñak errez antzeztutekoak dituzu. Beste batzuen artean, teatru-lan biok, bereak ditu, naiz eta itzuliak:

        1) Zenbatean sagarrak? (Tolosa, 1932). «Antzerti»-n dator 7'garren zenbakian; Lope de Rueda'ren «Las Aceitunas»'tik J.L. Nazabal'dar Jesu'k erderatik euskeraldutako. Lope Mendizabal'en irarkolan. Lau orrialde.

        2) Wilhelm Tell (Donosti, 1934). Schiller doixtar antzerkigille aundiarena euskeraz. «Yakintza»-n dator: 1934, (II), 89, 177, 263, 344, 413 ta 1935, (II1), 24, 105 orrialdeetan. Txit ondo biurtuta daukazu. Ona zatiño au ao-gozagarritzat, laugarren ekitaldiko bigarren agerraldikoa:

        «EDUBIGE.— Eta zuk, malkorik baiño ez duzu, zure lagunaren zori txarrerako? Gizonik onena lotu zutenean nun ziñan? Nun zure laguntza? Antxe ziñan eta gogorkeriari aurka egiteke, zuen laguna eramaten erraz utzi zenduan. Zurekiko orrela izan al da Tell? Batetik, Yaurlariaren zaldunak ondoren; eta, bostetik, aintzira zure aurrean orruka zenduelarik, erruki utsa baiño ez ote zizun erakutsi? Zure zoria malko utsaz etzuan tamal izan; aitzitik yauzkatu ontziskara, ta emazte-semeak azturik, gaizkatu ziñuzan eta...

        »WALT.— Izkillu gabe ta lagun gutxi izanik, zer egin gentzakean aren alde?

        »EDUBIGE.— (Besarkatuaz). Aita! Zuk ere galdurik duzu. Aberria, guziok galdu dugu. Guziok, ai ene! Bear dugu, eta bera gu guzion bearrez dago. Aren biotza Yainkoak azke dezala uste gekeritik. Gela zulo ondarreraiño elduko zaion lagun-itz goxorik ez da... Eta gaixotuko ba'litz? A! Espetxeko illunpe ezoan, gaixotuko da. Alpen'eko larrosa istingan zurbildu ta yaulkitzen dan bezela, ura ere, ezin ba bizi eguzki izpitan ez ba'da, eta aize gozo eta lurruntsua arnastuz ezezik. Espetxeratua ura? Aren arnasa azkatasuna da; ta ezingo da bizi lurpeko egurats artan» (Yakintza, 1934, 420 orr.).

        Olerki txanbeliñak ere ba-ditu or-emen.

 

        (Ikus S. Onaindia, MEOE, 1043 orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos, 90 orr.; L. Mitxelena, HLV, 154 orr.; Bitaño, Herria, 1965, 779 zebakian; A.M. Labaien, Teatro Euskaro, II, 167 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 101 orr.; J. Bilbao, Eusko Bibliografia, IV, 64 orr.).

 

Bilaketa