literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura V»
Santi Onaindia

Etor, 1977

 

42.— Juan Iruretagoiena Aiestaran

(1899-....)

 

        Zarautz'en jaio zan 1899-3-28'an, Frantzisko Iruretagoiena Agote ta Tomasa Aiestaran Isasmendi'gandik. Errian berean Lasailletarren ikastetxean osotzen ditu bere lenikaskizunak, latin eta gizatar gaiak Andoain'go apaiz-ikastetxe txikian egiñaz. Amasei urtedun zala Gazteiz'ko Seminariora joan zitzaigun filosofia ta teolojia ikasten. 1923'an apaiztu zan, urte berean Biaizteri-Laguardia'ko Erregeen Andra Mari eleizako apaiz-laguntzaille izendatu zuten, eta emen iru urte igaro ostean, 1926'an Zarautz'eko Iñurritza auzotegiko kapillautzan daukagu.

        Gudatean, 1936-9-19'an, iskanbil-zale etzalako, Frantzia'ra jo zuen, erbesteko ogi latza iru bat urtean janik. 1939'an Euska1 errira, zan berriz ere, eta bertatik Santander'era bialdu zuen gotzaiñak, Villasevil'go txaunburutza egin zezan. 1942'an euskal erria zan berriz ere, eta bertatik Santander'era bialdu zuen zamoaren ardurea eman zioten; 1945'an udazkenez Aia-Altzola'ko parrokian dagi arimazaintza, amaika urte ta lau illabetean egin ere; 1957'gneko epailletik aurrera Aduna'n dagi orobat, amaika urte ta bi illabetean; eta, 1968-5-23'an, azkenik, Aduna'ri agur eginda, bere jaioterrira itzuli zan. Berton bizi da gaur ere.

        Lan egin duen toki guztietan eliztarrak oso maite izan dute beti. Aduna'ko erriak, esate baterako, bezuza edo esku-erakutsi bikaiña eman zioten andik alde egitean. Beronen artzain lana ain atsegiña izan bait zitzaien, ango sendi-buruak urrezko domiña batekin jai egin zioten; domiña orrek bere aurkian Gernika'ko Zugatza darama, idazkun onekin: «Gernika'ko arbola da bedeinkatua euskaldunen artean», eta atzean: «Aduna'ko erriaren oroigarria». Aduna'ko gazteak ere, beren aldetik, Kristo'ren Azken-Afaria eskeintzen diote, zurean landuta.

 

        EUSKAL IDAZLE.— Giza-oldeak eta zoriaren ekiñak arat-onat maiz erabillia izanik ere, ez du apaiz jator onek egundotan muzin eginda utzi euskal auziari buruzko jardun betea. Gazteiz'ko Apaiztegian teoloji ikasle zala asi zitzaigun idazten eta euskal gaiak aztertzen, garai artan ikasgu ortan sorturiko «Kadaberaz» bazkunakoa zalarik ain zuten ere. 1921'garren urteko «Anuario de Eusko Folklore» aldizkarian bere lan auek agertzen dira: 1) Canciones de Navidad. Ataun, Alsasua, Zarauz (I, 67 orr.); 2) Refranes y dichos populares de Zárauz y Ataun (I, 55 orr.); 3) Creencias de Zarauz y Aya (I, 93 orr); 4) Leyenda de Aya y Zarauz (I, 98 orr.); 5) Medicina popular de Zarauz y Aya (I, 119 orr.).

        Garai orretan asi zan «Euskal Esnalea»-n antzerkitxoak lantzen ere. Ortxe daukazu Gau-ostatua (1921, XI, 16 ta 31 orrialdeetan), atal bateko antzerkia, gero separata legez (Donostia, 1921, 19 orr.), Martin, Mena ta lagunen irarkolan atera zana.

        Bereak ditu beste iru antzerkiok ere:

        1) Atso poxpoliña (Donostia, 1929). Martin, Mena ta lagunen irarkolan. Izarra Antzerki Sailla, 21, eta «Euskal Esnalea»-n, 1929, XIX, 73 orrialdean.

        2) Otarka aza (Euskal Esnalea, 1929, XIX, 209 orr.). «Canasta de berza» ipuiña, antzerki biurtua.

        3) Sutan biotza (Zarautz, 193l). Eusko Argitaldariak. 174 orrialde. Xenaro Xabier Vallejos'ek erderaz egiña, Iruretagoyena'tar Juan apaizak euskeratua.

        Antzerki au zala-ta, taiu ontan idatzi zigun «Zeruko Argia»-k, 1932'an: «Erderaz ezagutzen genun antzerki au, baño euskeraz ez. Ardura aundiz irakurri degu eta ez atsegin txikiagoaz. Bere itzultzallea euskaldun jator, zaintsu ta bizia agertzen zaigu ortxe. Itzulketak asko galtzen dute zenbaitetan; batez ere gazteleratik itzultzen danean. Baño Biotza sutan irakurtzen duen edozeñek, lendik erderaz egiña dala ez baleki, nekez igarriko lioke. Euskal esakera garbia dakar geienetan. Pozik irakurri liteke besterik ez balitz ere, euskera geixago ikastearren. Zenbait itz gutxi erabiltzen diranak, edo egilleak asmatuak ere ba ditu, baño naiko argiak, aria galdu gabe ta zer esan naiko duan gelditu gabe irakurtzeko. Illunxeagoren bat baldin badu, bertan dakar erdal-itza ere. Jabier'tar Prantzisko, donearen biotzeko sua gori-gori bai agertzen dala ortxe. Irakurtzen ari geran ariora, gero ta zaletasun biziagoa eransten dio irakurleari. Eta esango nuke gero ta xamurrago dariola esana ere idazleari. Erriaren ikuskari izango dan antzerkia dala gogoan iduki du, ta onek poztutzen gaitu» (1932, otsailla, azalean).

        Orrezaz gaiñ, gerra aurretik, eliz-itzaldizko bi idaztiok ere argitaratu zituen:

        1) Igandero'ko Berriona (Zarautz, 1931). Itxaropena argitaldariak. 145 orrialde. I Zatia.

        2) Igandero'ko Berriona (Zarautz, 1936). II Zatia. Itxaropena Argitaldariak. 208 orrialde. Urte osoko igandeetako meza-itzaldi edo homiliak dira. Bigarren alean Andre Mariaren bi itzaldi ta Pelaio Donearen bat dakarzki; azken onetaz au dio berak: «Eleiz-itzaldi au 1925'rren urtean Zarautz'ko Zaindariaren jaiean egiña da».

        Argitara eman gabe auek dauzka:

        1) Kristau-Ikasbidearen Erakutsaldiak Itzalditan, M. Adan deduzko Kanonigo ta La Ventie'ko parrokuak iru zatitan egiñak eta prantzeratik euskeralduak. I Zatia: Sinisgintza. II Zatia: Aginduak. III Zatia: Grazia. Otoitza. Sakramentuak.

        3) Fabiola'ren Mirabea: La Esclava de Fabiola. Neskatoentzat bakarrik. Lau ekitaldi ta goratzarrea; J. Bellafon Rose'k egindakoa, euskeraz.

        Iñoiz Musaen maitale ere agertu zaigu. Ona «Gazi-Gozoak» deritzana (Egan, 1957, X, 20 orr.):

 

                Zure jai, jolas, ametsak

                beazun biurtzen dira

                min, garratz azken aldira

                zure jai, jolas, ametsak.

 

                Zure biotz zirimitak

                egarriz zorion billa

                soñu

                zurrut

 

                ikus naspilla

                illun-amilla...

                Zure biotz zirimitak

                egarriz zorion billa.

 

                Aingeru txintxin otsera

                zure biotza etxera

                zure lo, kezka gabea...

                zorion betea.

 

        (Ikus G. Garriga, Inv. Bibli. Vasca, 1961, 186 orr.; J. San Martin, Apéndice a Escritores Vascos, 1969, 23 orr.; A.M. Labaien, Teatro Euskaro, II, 170 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 603 orr.; J. Bilbao, Eusko Bibliografia, IV, 434 orr.).

 

Bilaketa