12. Juan Bautista Gesalaga Beobide, «Zaldubi»
(1884-1957)
«Zaldubi» bertsolaria, Zarautz'en 1884-12-19'an munduratua. Berton bizi ta, il zitzaigun 1957-14-28'an.
Ogibide ta ofizio asko arrantzale, ille-moztzaille, abarketa-egille, maasti-zain, etxegille ta abar izan zituen arren, bazuen oindio beta bertso-paperak bere errian-ta ematen ziran mixioai, erriko santu-festai, zorionak emanik eta abar osatzeko ere. Olako ogei bat ba-datoz A. Zabala'k «Auspoa» liburu-saillean, «Zarautz'ko Zaldubi bertsolaria» izenburuarekin, eskeiñi zigun idaztian (1967, 62'garren zenbakia).
1948'an, Zarautz'ko Jose Luis Tapia ta Frantziska Etxebe'ren ezkontzari jarriak, ba-dute piperra, aren beste guztiak bezela. Amabost aapaldi ditu bertso-paperak. Ona irugarrena:
«Zarautzko parrokiyan
egin dute uniyua,
altare nagusiyan jarrita
an zegon bikariyua;
liburua zabaldu eta
egin diye oraziyua,
azkenian bota ere bai
biyari bendiziyua».
(Ikus Antonio Zavala, Auspoa, 62 zenbakia, 77 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 356 orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos, 96 orr.).