literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura IV»
Santi Onaindia

Etor, 1975

 

33.— Fermin Iturriotz

(1897-1952)

 

        Ordizia'n ludiratua. Apaiza. Aurretik Komillas'eko Ikastetxe nagusian bete zituen Elizak eskatzen ditun karrera urteak; bertan apaiztu ere egin zan.

        Euskaltzale zetorren oso, eta euskeraren etorkizuna umetxoetan ikusten zuen batez ere: oeri euskeraz irakasten beti saiatu zitzaigun bere bizitzaldi laburrean. Eusko-Ikaskuntzak zeukan Len-Irakaskintzako batzordekoa zan, alkarte onen aldizkarian sarri xamar idatziaz. Ernani'n, Pasai'ko Donibane'n eta, egin zuen arima-zaintza.

        Aurrentzako euskal liburuak gertatzen zebillelarik eraman zigun Jaunak bere atsedenera. Negar-erbeste ontan sarritan jazo oi zaigu orrela, gu amets ederrak eraginda gabiltzala, eriotzak, Jainkoaren morroi ziñak, erabakitzen du gure biziaren zoria.

        Iru liburuxka argitara zituen:

        1) Txomin ikasle (Donostia, 1931). Eusko umeei irakurtzen erakusteko lenengo idaztia. Egilleak, sarreran, au dio itzez itz: «Eusko-lenen-ikasteko loretegia lantzen degunok pozez gaude ainbat lore berri, idazti apain eta egokiak datozela ikustean. Eusko umeei irakurtzen eta idazten erakutsi bear zieten idaztitxoak osatu eta ugaritu dira. Lenbizi ludira etorri zan "Xabiertxo". Bere aitaren L. Mendizabal'dar Ixaka-ren esana zintzo bete zuan. Eusko umeen artean ikasbide on asko zabaldu, batzuen jakintza-egarriya itzali, ta bera baño txikiagoen ikasnaya piztu zuan. Txiki abentzat, "Xabiertxo"-ren anai gaztegoa, "Umiaren laguna" ekarri zuan egille berak ta bere errayetatik sortu zan "Martin Txilibitu", irakurbide merke ta laburra. Baño oraingo ikastetxeetan irakurgaietan bezin laster idazkai-bideetan jarduten duten ikasleak, eta ortarako egin nuan "Txomin ikasle"».

        2) Lutelestia (Zarautz, 1932). Euzko Argitaldaria. 65 orr. Nik begi aurrean daukadanak onela dio: «Iturriotz'dar Pirmin apaiz irakasle Eusko-Ikaskuntza'ko Lenen-Irakaste Batze'kuak. Lutelestija, iru malletan. Euzkerazko lenengo malla. Bizkayeraz».

        Eta sarreran au irakaslariari: «Gipuzkua'ko lutelesti edo jeografi txiki bat egiteko asmoz asi nintzan; (baserriko ikasle maitiak eskatuten eustelako, itzez ezeze biarrez), baña Eusko Ikaskuntza'ko Lenen-Irakaste Batzordia'k ikusi eban neure lana amaitu baño len, eta lutelesti onen mugak Euzkadi gustira zabaltzeko, eskatu eustien, onela euzko-seme gustijak zer ikasija ixan egijentzat, etxeko barrijetan».

        Onen ondoren etorriko ziran bigarren eta irugarren maillakoak. Baita jarraian «Edesti Deuna», bi maillatan, «Eliztia», «Zenbakiztia», «Edestia», «Daneurtiztia», «Berezko Jakintzak» eta abar, au da, mota askotako ezagutzak, idazti laburretan, eusko «enziklopedia» oso bat egiteko asmoz.

        3) Lutelesti edo Jeographia (Zarautz, 1932). E. A1gitaldaria. 20 orr.

 

        (Ikus Auñamendi, Literatura, III, 327 orr.).

 

Bilaketa