literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura IV»
Santi Onaindia

Etor, 1975

 

34.— Jose Zubimendi

(1898-1939)

 

        Agirre'tar Joseba Mirena'k idazle onetzaz: «Olerkari on baten didarra, bear zaigula, Mourlane Mitxelena'k zigun. Baña geyagorik ere azaldu zigun: Euzko Araudi guztiak baxen onurakor izanen zala geure izkuntza jasoko zuan olerkaria. Izkuntza barik ezer ere eztegu, beste erriakandik euskerak baizik ez gauz ezertxuk ere bananduko eta. Geure aboetan, loratua, ikusten degunean izkuntza, erriko irakastoletan umetxuai euskeraz baizik erakutsiko ez zayenean, baserritarrak baizen ongi kaletarrak ere mintzatuko diranean, Aberriaren aldez lan aundija eginen degu. Araudiak geroxe etorriko zaiguz. Katalunya'n jaso baita beste onenbeste. Aribau'k bere didarra egin zun egunetik, olerkari aldra izugarriak euki dituzte ayek. Verdaguer, Gimera, Maragall, Kosta Llobera eta abar, izan dira Aberria gora jaso dutenak. Politokoak baño gorago jaso ere» (Aberri oyuak, 1932, 3 orr.).

        Donostia'ko seme dugu Zubimendi, an bait zan lurbiratu 1898-3-12'an. Idazle bizkor, Donostia'ko «El Pueblo Vasco»-ren igandetako euskal atala berak zuzendu zuen luzaro. Donostiar Orfeoiko bakar-abeslari izan zan, eta «Eusko-Abesbatza»-ren sortzaille beste batzukin.

        Gerra zimiztak sortzean (1936), mugaz bestekaldera jo zuen. Kanbo'n itzali zan 1939-9-29'an, 41 urte baiño etzituela.

 

        EUSKAL LANA.— Elerti baratzean ditugun lur-arloak ez ditezen larre biur, buruz belarri lanari ekin bearra dugu. Guztiok, alere, ez gara ortaz konturatzen, eta geure izkuntza il-bearreko ikusirikan ere, orrek ez die asko ta askori sabel-min esatekorik eragiten. Nere bizi zaizkigu, itzal-inguruan zori txarraren egal otsik ezpalitzan.

        Zubimendi'tar Joseba etzan oietako. Abenda miñak joa larri zekarren, erdi zoratua. Eta idazteari eman zion barne-su berotan. Euskera jaso nairik zebiltzan taldekoen artean lerrotu zan gazterik, eta ainbat lan osatu zigun bere bizi laburrean. 1920'an edo, asi zan olerkigintzan.

        Neurtitzak eta ostantzeko lanak eurrez bialdu zituen «Euskal Esnalea», «El Día», «Argia», Aurrezki-Kutxako «Juventud», «Euzkadi», «Yakintza», Paris'ko «Euzko-Deya»-ra batez ere.

        Ona oietaz kanpo argitaratu zituenak:

        1) Aberri oyuak (Donostia, 1932). Olerkiak, Eusko Aberri ziñoparen oroiz ta omenez. Agirre'tar Joseba Andoni'ren —gero Eusko Lendakari izanaren— itzaurrea; onela dasa: «Jaun-Goikoa'ri eskerrak, gaurko egunetan olerkari onak ditugu. Liburu eder asko argitalduten dira. Abeslarien oyan onetan beste txori batek ere abestu nai digu. Abartxu puntan jarri zaigu bere mokoan olerkitxu txorta onen abestiak, Zubimendi jauna. Izkuntza sakonetik darabil jaun onek, neurtitz landuak, izkuntza apainduz agertzen dira. Lenago zarpaillo asko ziran baña. Oyaneko txori bakoitzak bere abesti mota izaten dulako, onek berea dakarkigu. Abertzaletasun otsak».

        2) Mirentxu (Tolosa, 1934). Bi ekitalditako eresantzerkia. Alfredo Etxabe'k sortu ta, gazteleraz, Federiko Romero ta Gillermo Femandez Shaw'ek eratua, ta Guridi'tar Josu'k ereskidetua, Zubimendi'k euskeraz. «Lan onen euskeratzea, zintzoki, gazteleraz idatzita zegoanaren neurritik egin det», diosku itzultzailleak.

        3) Zumalakarregi (1835-1935) (Donostia, 1935). Arrieta' tar A.'ren irarkolan. 48 orrialde. Edestiari buruz zortzi bertso sailletan eratutako poematxoa. Poliki abesten ditu eusko gudari aundiaren bizitza ta egitsari miresgarriak.

        4) Uranga'tar Jon Iñaki (Donostia, 1935). «Yakintza»-n dator, 1935, 3 orrialdean.

        5) Lenengo bertsolari eguna («Yakintza», 1935, 140-154 orrialde).

        6) Bigarren bertsolari eguna («Yakintza», 1936, 141-158 orrialde).

        7) Bertsolari guduak (Donostia, 1936).

 

        NOLA IDAZTEN ZUEN?— Besteak beste, errikoi da oso. Bertsotan ari dala ere, erri-koplakarien maillatik ez du leku egin nai. Ala ere, zerbait goiagotik egaz dagi, oldozkun eta irudiki zun zelaian berariz. Aberri oiuetan bereziki gisa ortan agiri zaigu. Erri-miñak ikutua, kantari diardu. Agirre'k onan: «Lenago bertsolari-antzo asko izan ziran, gaur olerkari dira aberriaren miñak jo ditulako. Araudiak baño garrantzi andiago dula olerkari edo idazle on batek argi agertzen zaigu. Geure izkuntza jaso bear degu. Ez izkuntza ederra dalako, aberriarena dalako baizik. Izkuntzak ez du ezer ere balio Aberri barik. Soiña ba'degu gogo barik, alperrik zaigu».

 

        (Ikus Bertsolariya, Errenderi, 1931-10-11, 22 orr.; Yakintza, 1935, 403 orr.; S. Onaindia, MEOE, 1954, 871 orr.; Basarri, Euzko-Deya, Paris, 1939; Gabino Garriga, Bol. Ame1. E.V., 1966, 66 zenb., 141 orr.; A.M. Labaien, Teatro Euskaro, II, 182 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 219 orr.).

 

Bilaketa